
IASP: Adimen artifizialeko tresnei buruzko webinarra
14 May, 2026
Neetyk Garaia Investors VIII. Saria jaso du
18 May, 2026
Arrasateko Udalak 2026rako enpresei eta langabeei zuzendutako diru laguntzen deialdi berriak aurkeztu ditu. Laguntzak enplegua sustatzeko, merkataritza eta ostalaritza indartzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko izango dira.
Enplegu sailak sustatutako laguntzak
- LDIR: Arrasateko enpresentzako diru laguntzak 2026 — sortu berriak, negozio eskualdaketa edo jardueren dibertsifikazioa.
- LKON: Arrasateko langabeak kontratatzeko diru laguntzak 2026.
- LFOR: Arrasateko 25 urtetik gorako langabeentzako ikasteko diru laguntzak 2026.
📩 Informazioa: enplegu@arrasate.eus — 943 252070
Merkataritza sailak sustatutako laguntzak
- YESE: Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreetako ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzak.
- YEST: Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreetako negozioen transmisioa bermatzeko dirulaguntzak.
📩 Informazioa: nlazpiur@arrasate.eus — 943 252017
Euskara sailak sustatutako laguntzak
- EIRU: Errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeko diru laguntzak.
- ETIC: TicketBAI eta fakturazio sistema euskaraz jartzen duten entitateentzako diru laguntzak.
📩 Informazioa: alasa@arrasate.eus — 943 252008




