Profesionalei zuzendutako Mondragon Unibertsitatearen eta Ikerlanen espezializazio-programa teknologia-eremu estrategikoetan. Bi erakundeetako irakasle eta ikertzaileek beren ezagutza partekatzen dute euskal industrian eskari handia duten arloetan. Lehenengo edizioak sistema elektroniko aurreratuak izan ditu ardatz, eta bigarrenak, berriz, datuen analisia eta zibersegurtasuna landuko ditu.
Joan den uztailaren 16an egin zen MasterTECH programaren lehen edizioko
diplomak banatzeko ekitaldia. Ikerlanek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak
bultzatutako prestakuntza-programa da, eta euskal industriarentzat
estrategikoak diren eta profesional kualifikatuen eskari handia duten
profesionalak prestatzea du helburu. Lehen edizioak sistema elektroniko
aurreratuak izan ditu ardatz, eta bigarrenak, urritik aurrera, datuen analisia
eta zibersegurtasuna aztertuko ditu.
Masterraren lehen edizio honetan 9 pertsonek hartu dute parte, eta gaur
egun Euskadiko enpresentzat profesional espezializatuen eskari handia dagoen arloetako
bat hartu du ardatz: sistema elektroniko aurreratuak. Informatika,
telekomunikazioak edo softwarearen eta hardwarearen esparruak lehentasuna dute
enpresentzat, ekonomiarentzat eta industriarentzat. Esparru horretan, zaila da
talentua erakartzea, gainera, datozen urteetan profesionalen eskaera handia
izatea aurreikusten da.
Ikasturte amaierako ekitaldian, Ion Etxeberria Ikerlaneko zuzendari
nagusiak MasterTECH abian jartzearen testuingurua aipatu zuen: “bai Ikerlanen,
bai inguruko enpresetan, espezialitate jakin batzuetako profesionalen
gabeziaren ondorioak jasaten ari gara, eta irtenbide gisa, profesionalen
prestakuntzan inplikatzea eta industrian behar ditugun profilak garatzen
laguntzea erabaki dugu”.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Ikerlan zentro teknologikoak
lankidetza estuan dihardute 45 urtetik gora, eta master hau aurrerapauso handia
da lankidetza hori sendotzeko, “euskal industriarako estrategikoak diren
diziplinetan profesionalak prestatzeko”, nabarmendu zuen Bixente Atxa Mondragon
Unibertsitateko errektoreak.
MasterTECH profesionalei zuzendutako prestakuntza-programa bat da, eta
profil desberdinetako profesional adituek parte hartzen dute: Mondragon
Unibertsitateko irakasle/ikertzaileek eta Ikerlaneko ikertzaileek. Masterreko
partaideek nabarmendu dutenez, unibertsitateetan irakasten ez diren alderdiak ikasten
dira, gainera, praktikotasunean oinarriturik, industriaren beharrei 100%
erantzuteko bideraturik dago.
MasterTECHen lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Ikerlan eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa datuen analisian eta zibersegurtasunean oinarritutako bigarren edizio bat prestatzen ari dira datorren ikasturterako.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!