Metropoli fundazioko lehendakaria Garaia bisitatu du.

Trenen segurtasuna hobetzeko ikerketa zuzenduko du Ikerlanek.
15 February, 2019
Garaia Innova. XIII
1 March, 2019
Trenen segurtasuna hobetzeko ikerketa zuzenduko du Ikerlanek.
15 February, 2019
Garaia Innova. XIII
1 March, 2019

Metropoli fundazioko lehendakaria Garaia bisitatu du.

Joan den otsailaren 8 an, Metropoli Fundazioko fundatzaile eta lehendakari den Alfonso Vegarak Garaia eta Arrasateko esperientzia kooperatiboa bisitatu zituen.

Eredu kooperatiboaren historia eta ezarpen maila handia ezagutzeko helburuarekin iritsi zen Arrasatera, izan ere, eredu horrek nazioarteko erreferente bihurtu du eskualdea enpresa erantzukizun sozialari dagokionez, eta, horrenbestez, balio gizatiarragoak dituen komunitate bat sortu da, lanaren bitartez eraldaketa soziala bultzatzeko.

Lehen geldialdia eredu kooperatibo horren egoitzan egin zuen, MONDRAGON Korporazioan, munduko talde kooperatiborik handienaren egoitzan. Bertan 60 urte baino gehiagoko ibilbidea duen esperientzia kooperatibo bat ezagutu ahal izan zuen, munduan zehar dauden 74.000 lagunek baino gehiagok eta 261 enpresak osatuta.

Ondoren Garaia parke teknologikoko instalazioetara abiatu zen, bertako ekosistema enpresariala ezagutzeko, bere oinarrian egonik enpresen, zentro teknologikoen eta unibertsitatearen arteko harremanak sortzea. Eraikin nagusiko langune desberdinez gain, esaterako, Co-Working gunea, Fagor Healthcare eta LKS Krean enpresak ere bisitatu zituen.

Bisita hori Garaia parke teknologikoa ezagutarazteko eta ikusarazteko ildo estrategikoaren baitan egin zen, eta aukera handiak ahalbidetu dira, Alfonso Vegaren profil profesionalari eta nazioarteko ibilbide ospetsuari esker.

Metropoli Fundazioa –Vegara fundatzailea eta ohorezko lehendakaria da– nazioarteko bikaintasun zentro bat da, eta mundu osoko hainbat hiritan dihardu ikerketa, diseinua eta berrikuntza lantzen. Metropoli Fundazioak aliantza bat garatu du Microsoftekin, munduko zenbait hiritan teknologiaren eta lurraldearen artean sortzen den intersekzioaren inguruan lan egiteko.

2016an “Diamante Caribe y Santanderes de Colombia” proiektuaren zuzendaritza burutu zuen, eta Bartzelonako 2015 Smart City Expo World Congress biltzarreko ideiarik berritzaileenaren saria jaso zuen, baita ere ISOCARP Hirigileen Nazioarteko Elkarteak ematen duen “2017 Global Award for Excellence” sari ospetsua.

Alfonso Vegararen lanaren ikuspegia da hirien balio estrategikoa eta etorkizuneko aukerak sustatzea, mundu konplexu eta interrelazionatu batean. Hiriaren inguruan dituen ideiak, filosofia eta proiektuak hainbat liburutan azaldu ditu, horien artean “Territorios Inteligentes” eta, duela gutxi, “Supercities. La Inteligencia del Territorio”. Azken argitalpen horrek “Gerd Albers Award” saria jaso zuen, Hirigileen Nazioarteko Elkarteak 2016ko libururik onenari emandako saria.