Aldizkaria argitaratu du Debagoiena 2030 ekimenak, 2019tik gaurdainoko ibilbidea jasoz
Euskaraz eta gazteleraz kaleratutako argitalpenak, ekimenaren sorreratik gaur arteko ibilbidearen nondik norakoak jasotzen ditu.
Guztira 29.000 ale inprimatu dira eta Debagoieneko etxe guztietan banatu.
Erreportaje, elkarrizketa eta artikuluak irakurtzeko aukera eskaintzeaz gain, loturen bitartez, bideoak, dokumentuak eta txostenak kontsultatzeko modua ematen du.
Bi urte hauetako ibilbidearen berri Debagoieneko jendarteari helarazi asmoz, D2030 ekimenak argitalpen berezi bat kaleratu du. Euskaraz eta gazteleraz datozen 32 orritan, ekimenak emandako urrats garrantzitsuenak jasotzen dira, bai eta etorkizunerako asmoen berri eman ere. Guztira 29.000 ale inprimatu dira eta Debagoieneko etxe guztietan banatu da. Ez hori bakarrik, argitalpena formatu digitalean ere kaleratu da: hori, Debagoiena 2030 ekimenaren webgunean –debagoiena2030.eus– kontsulta daiteke, bere sare sozialetan ere bai, eta beste bide batzuk erabiliz ere zabalduko da.
Argitalpenean, elkarrizketa, editorial zein artikuluez gain, loturen (link) bitartez, 20 bideo baino gehiago ikusteko aukera dago, baita dokumentuak eta bestelakoak ere. 2019ko urtarrilean sortu zenetik, asko izan dira Debagoiena 2030 ekimenak emandako urratsak. Erronka globalei -2050erako adimentsua, inklusiboa eta klimatikoki neutroa izango den Debagoiena bateranzko eraldaketa bultzatzea du helburutokiko eskalatik erantzutea du helburu eta badaki, horretarako, gizarte osoaren konpromisoa ezinbestekoa izango dela. Bi urte hauetan emandako urratsen artean aipatzekoak dira, besteak beste, eskualdeko zein nazioarteko egitasmoekin sinatu dituen hitzarmenak; eskualdeko eragileen foroa antolatu izana; eragin beharreko erronkak (Lanaren Etorkizuna, Energia, Mugikortasuna, Elikadura Sistemak, Hezkuntza, Ekonomia Zirkularra, Inklusioa eta Komunitatearen ahalduntzea eta parte hartzea) identifikatzea; erronkei erantzuteko lehen ekintza multzoa martxan jarri izana; eta trantsizio energetikoaren erronkan eta lana eta iklusioarenean sakontzen hasi izana.
‘Debagoiendarrok, geroa ereiten’
Argitalpenaren azalean, ereindako hazi bat nola garatzen dabilen irudikatzen da. Eta irudia laguntzen, lerroburu nagusia irakur daiteke: Debagoiendarrok, geroa ereiten. Horrekin, 2050. urterako adimentsua,inklusiboa eta klimatikoki neutroa izango den Debagoiena baterantz, gizarte bezala eta elkarrekin lan egiteak duen garrantzia azpimarratu gura izan da.
Sareko kideen parte hartzearekin
Debagoiena 2030 ekimenaren aldizkari berezian ekimenarekin lotura duten hainbat eta hainbat eragiletako ordezkarien hitzak ere jasotzen dira. Bertan daude, Arrasateko, Bergarako eta Oñatiko alkateak, diputatu nagusi Markel Olano, Fagor Taldeko eta ULMA Taldeko Joxean Alustiza eta Lander Diaz de Gereñu, Mondragon Unibertsitateko Nagore Ipiña edo Debagoieneko Mankomunitateko presidente Maite Anton, besteak beste. D2030 ekimeneko koordinatzaile Elena Herrarteren hitzak ere jasotzen ditu aldizkariak. Bi orriko elkarrizketan, 2019an ekimena sortu zenetik gaur arte egindakoak azaltzen ditu, bidean ikasitakoak, martxan jarritako proiektuak eta abar. Herrartek, balioan jartzen du eskualdearen indarra, eta erronkei erantzuteko lankidetzaren beharra: “Eskualdeak duen potentzial handia elkarlanetik artikulatzea izango da gakoa”, dio.
Trantsizio energetikoaren erronka
Debagoiena klimatikoki neutroa izateko urratsen artean dago trantsizio energetikoaren bueltan eskualdeak dituen erronkei buruz egin duen diagnostikoa. Aritz Ameztegik, proiektu koordinatzaileak, alor horretan eskualdeak dituen ezaugarriei, aukerei eta erronkei buruz dihardu elkarrizketan.
Debagoiena 2030 ekimena
Lurraldearen garapen komunitarioan sakonduz, 2050. urterako adimentsua, inklusiboa eta klimatikoki neutroa izango den Debagoiena bateranzko eraldaketa bultzatzea helburu duen lankidetza sare irekia da D2030 ekimena. Ipar horrekin bat egiten duten eskualdeko ahalik eta eragile eta herritar gehienek ekimenarekin bat egitea da D2030en nahia eta xedea.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!