Adimen artifiziala made in IKERLAN, Seguros Lagun Aroren ezbeharren kudeaketa arintzeko

New Stage Solutions GARAIA komunitatera batu da
7 April, 2025
Coinbroker Euskadi da la bienvenida a las nuevas incorporaciones
9 April, 2025
New Stage Solutions GARAIA komunitatera batu da
7 April, 2025
Coinbroker Euskadi da la bienvenida a las nuevas incorporaciones
9 April, 2025

Adimen artifiziala made in IKERLAN, Seguros Lagun Aroren ezbeharren kudeaketa arintzeko

Aseguru-etxeei gorabeheren eta ezbeharren berri ematea eta horien jarraipena egitea lan zaila izan daiteke, eta denbora luzatzea ekar dezake. Bezero-esperientzia hori hobetzea da, hain zuzen ere, TEIAren helburua. Ikusmen artifizialeko algoritmo aurreratuetan oinarritutako adimen artifizialeko (AA) soluzio hau IKERLAN zentro teknologikoak garatu du Seguros Lagun Aro konpainiarentzat, eta ISEAk ere lagundu du horretan.

TEIA bitrozeramiketako kalteak ebaluatzeko adimen artifiziala erabiltzen duen soluzio berritzaile bat da, gestioak errazteko eta aseguru-parteen ebazpen-denborak laburtzeko helburuarekin. Irtenbidea baliozkotze-fasean dago, eta Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programaren eta Europar Batasuneko FEDER funtsen finantziazioa du.

IKERLANek garatutako AA algoritmoek bitrozeramiken argazkiak aztertzen dituzte, egiturazko kalteak detektatzeko eta plakari lotutako ezaugarrietatik informazioa ateratzeko, hala nola suaren tamaina, marka edo kopurua. Azken urtean egindako 2000 argazki baino gehiagoren analisiari esker, algoritmoa nabarmen hobetu da. TEIAn, IKERLANek ikusmen artifizialeko teknologietan eta IoT gailuen (gauzen Internet) “begien” garapenean duen esperientzia zabala aplikatu dio berrikuntza teknologikoari eta aseguruen industriarako soluzio adimendunen garapenari. Josu Ircio IKERLANeko ikertzaileak azaldu duenez, “irudiak estandarizatzeko teknikak eta data augmentation teknikak aplikatu dira, eta horiek lagin sintetikoak sortzen laguntzen dute. Horrela, ereduak kalteak orokortzeko aukera ematen duten irudi kopuru nahikoarekin aberasten dira, eta, aldi berean, zehatzagoak eta fidagarriagoak dira. Horrez gain, irudiak etiketatzeko metodologia berritzaile bat garatu da. Aurrez trebatutako ereduen bidez, adituei etiketa-proposamenak emateko gai da metodologia hori, eta, hala, etiketatze-prozesua errazten du, garatutako soluzioaren azpian dauden adimen artifizialeko ereduak entrenatzeko funtsezko alderdia baita.”

Aseguru-etxetik, Unai Echevarria garapen-analista eta proiektuaren taldeko kideak azaldu duenez, “TEIAk, gure bezeroei bizitza errazteaz gain, aseguru-sektorean efizientziari eta bezeroarentzako arretari dagokienez estandar berriak ezartzen lagunduko duela espero dugu”.

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.