Bizikletaren Nazioarteko Eguna, ZTIM bokazioak lantzen jarraitzeko hitzordu berria
Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak babesturik, ikasturteari bukaera emateko eta ZTIM arloak sustatzen jarraituz, Bizikletaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten ekainaren 3an, zuzeneko saio baten bidez, PTGaraiako Udalaitz Auditoriotik emititu zena.
Garaia Parke
Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, ZTIM Gizarteratu
proiektuaren barruan, 2019ko azarotik geroztik, ekintza desberdinak antolatzen
dabiltza zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak jarraian datozen
belaunaldietan eta gizartean orokorrean sustatzeko asmoz.
2019ko azaroan,
Zientzia eta Teknologia astea ardatz hartuta, ZTIM arloko Debagoienako profesionalei
eginiko online elkarrizketa irekiak eskaini zituzten, hala nola, Ingalaterran,
Suedian, Alemanian eta Debagoienean kokatutako profesionalei, haien
esperientziak ezagutzeko eta datozen belaunaldietan ZTIM bokazioak bultzatzen
jarraitzeko.
2020ko otsailaren 11an berriz, Emakume eta Neska Zientzialariaren eguna ospatu zen, emakume ikertzaile eta zientzialariekin batera, online emititutako zuzeneko mahai inguru batekin. Profesional hauek, beraien ibilbide profesionala azaldu zizkien, emakumearen rolaren ikuspuntutik, konektatuta zeuden 350 ikasleri. Ikasleek ere galderak egin eta lehiaketa batean parte hartzeko aukera eduki zuten, eslogan eta argazki lehiaketan. Ekitaldia bukatzeko, MGEPko ikasleak PTGaraiara gerturatu ziren, emakumeek zientzian gaur egun duten egoeraz, dituzten oztopoez eta aurrera begira hobetu beharko liratekeen baliabideez hausnartzeko.
Ikasturtea bukatzeko eta ekimenei bukaera emateko, ekainaren 3an, Bizikletaren Nazioarteko Eguna antolatu zuten. Bizikleta eta bizikleta munduaren atzetik dauden aurrerapen teknologiko eta zientifikoen inguruan hausnartzeko eta etorkizunera begira hobetu beharko liratekeen abiapuntuez hitz egiteko helburuarekin, PTGaraian Enrique Alonso eta Markel Irizar txirrindulari ohiak eta Xubane Garai eta Patxi Juaristi txirrindulariak elkartu ziren, streaming bidez emititutako mahai inguru batean.
Saio honetan ere, Euskadi osoko ikasleen parte hartzea egon zen. 350 ikasle baino gehiago mahai inguruan entzule egon ziren eta beste 40 ikasle taldeek Bizikleta Jasangarriaren lehiaketan parte hartu zuten. Arizmendiko ikasleak diren Arhane Odriozola eta Leire Olabarrieta izan ziren lehiaketako publikoaren saria eta epaimahaia profesionalaren saria irabazi zutenak. DBH3ko ikasle hauek, Euskaltel-eko kamisetak eta B-Lokal, herriko komertzioen online atariak eskainitako 100€-ko bonua jasoko dute hurrengo egunetan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!