Zientzia eta Teknologia astea 2021

DEBAGOIENA 2030
28 diciembre, 2020
DÍA INTERNACIONAL DE LA MUJER Y NIÑA EN LA CIENCIA
22 enero, 2021

Zientzia eta Teknologia astea 2021

  • Lugar Online
  • Organizador PTGaraia y MGEP
  • Fecha Del 08 al 12 de noviembre
  • Horario 10:00 - 11:00

Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak azaroaren 8tik 12ra Zientzia eta Teknologia astea ospatuko dugu eta bertara Euskal Herriko DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleak gonbidatuko ditugu.

Aurten ere proposamen telematikoa eskaintzen dugu, euskal zientzialarien testigantzak ezagutzera emanez, beren ibilbide eta esperientzia profesionala eta ZTIM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) jardueretarako grina kontatuko digute aste osoan zehar izango ditugun streaming bidezko hitzaldi desberdinen bidez. 

Aste osoan zuzenean online emango diren elkarrizketa bakoitzaren ostean, Kahoot lehiaketa bati ekingo diogu. Ikus-entzuleek, egun hortan hitzaldian aipatutako gaiaren inguruko galderak erantzungo dituzte eta irabazleak sari bat jasoko du MGEP eta PTGaraiaren eskutik.

Arrautza Jaurtiketa Txapelketa ere izango dugu. Txapelketaren izenak aipatzen duen bezala, tamaina ertaineko arrautza bat (egosi bakoa!!) jaurtitzean datza. Ikasleek jaurtiketa ikastola edo inguruko eraikin bateko leiho batetik egin beharko dute eta arrautza lurrera osorik heldu beharko da. Horretarako, tramankulu bat eraiki beharko dute, kartulina, soka eta kola bakarrik erabiliz. Jaurtiketak, bideoz grabatu beharko dituzte eta irailaren 12an epaimahai profesional batek irabazlea izendatuko du.

EGITARAUA:

  • AZAROAREN 8tik 11ra, 10:00etatik 11:00etara: online elkarrizketak eta kahoot lehiaketa.
  • AZAROAREN 12an, 10:00etatik 11:00etara: zientzialari adituen mahai borobila eta Arrautza Jaurtiketa Txapelketa

Tel: 943 038 846
garaia@ptgaraia.eus

Guztia, Webex plataformaren bidez eskuragarri izango da eta sarrera irekia izango da ordenagailu, telefono zein tablet bidez, beraz, guztion artean, zientzia eta teknologia ahalik eta ezagunen egin dezagun.


EDICIONES ANTERIORES