Neskak IKTetan Nazioarteko Eguna 2024

Presentación de la Asociación Empresarial BAILARA
15 abril, 2024
Procesamiento de datos en procesos industriales para machine learning: Claves para el éxito
17 abril, 2024

Neskak IKTetan Nazioarteko Eguna 2024

  • Lugar PTGaraia
  • Organizador PTGaraia & MGEP
  • Fecha 25/04/2024
  • Horario 09:00 - 12:00

GARAIA Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Neskak IKTetan Nazioarteko eguna ospatuko du apirilaren 25ean, 09:00etatik 12etara GARAIA Parke Teknologikoan.

Hainbat ekintza antolatuko dira: tailer praktikoak, hitzaldia eta “Genero ikuspegia proiektuetan” lehiaketaren sari banaketa.

09:00 – Tailer praktikoa: Euskal Herriko Parke Naturalen app-a

Tailer honetan Euskal Herriko Parke naturalen aplikazio bat diseinatzen ikasiko duzu. No code-an oinarrituta, hau da, aurretiko programazio jakintzarik gabe, Google AppSheet aplikazioa baten diseinua editatu eta Euskal Herriko parke naturalen aplikazioa gauzatuko duzu. Bertan, besteak beste parke naturalen deskribapena, kokapena eta kokapenaren araberako eguraldia irudikatuko dituzu.

10:00 – Hitzadia GARAIA Parke Teknologikoan

11:30 – “Genero ikuspegia proiektuetan” lehiaketa

Ikasleek beraien ikastetxean egin duten edo lantzen dabiltzan proiektu bati generoaren ikuspegiaren egokitzapena txertatu beharko diote. Ostean, egokitzapen guztiak jaso eta bideo labur batean (60’’ gehienez) azalduko dituzte. *Genero ikuspegiko egokitzapena nola txertatzeko laguntza behar ezkero, pertsona baten laguntza izango dute eskuragarri online eta gela osorako.

Apirilaren 25ean, Neskak IKTetako Nazioarteko egunean, epaimahaiak jasotako lanak baloratuko ditu eta bideo onenari saria emango zaio.

Lanak bidaltzeko epea: martxoaren 11tik apirilaren 19ra arte.

Neskak IKTetan Nazioarteko eguna gurekin ospatu nahi izan ezkero eta “Genero ikuspegia proiektuetan” lehiaketan parte hartu nahi izan ezkero, hurrengo estekan izena eman.