Hizkuntzen kudeaketa eta euskara gure enpresetan: hiru esperientzia

Inteligencia Artificial Generativa en Campañas Publicitarias (Google Ads y Redes Sociales)
8 mayo, 2024
IA y productividad en el puesto de trabajo
9 mayo, 2024
Inteligencia Artificial Generativa en Campañas Publicitarias (Google Ads y Redes Sociales)
8 mayo, 2024
IA y productividad en el puesto de trabajo
9 mayo, 2024

Hizkuntzen kudeaketa eta euskara gure enpresetan: hiru esperientzia

  • Lugar MURU gela, PTGaraia
  • Organizador AED
  • Fecha 2024/05/29
  • Horario 17:00etan hasita

Euskararen biziberritzeak daukan erronka nagusietako bat da lan mundura eta, zehazki, industria eta zerbitzu enpresetara, iristea. Badira, ordea, sektorean helburu horrekin ibilbide oparoa egiten ari diren enpresak. Horietako hiruren esperientzia ezagutzera emateko asmoz egingo dute Arrasate Euskadun Dezagun-etik “Hizkuntzen kudeaketa eta euskara gure enpresetan: hiru esperientzia” saioa, maiatzaren 29an, Garaia parke teknologikoaren Muru gelan, 17:00etan hasita.

Edukia

  • Hiru enpresen esperientziak
    • ABB Niessen: Gaur egun Oiartzunen kokatuta, Errenteriako plantan ekin zioten euskara bultzatzeko lanari duela 25 urte luze, Euskara batzordea eratuz. Gaur egun, jauzi bat egin dute erantzukizun sozialetik, “Aukerak sortzen. Haizea izan” egitasmoaren barruan. Ekimen horretan diharduen Txuss Alfonsok azalduko digu zertan datzan.
    • Elay: Antzuolako enpresa aitzindaria izan zen euskararen erabilera normalizatzeko plan integral bat martxan jartzen.1991ean izan zen hori eta, gaur egun, nazioarteko proiekzioa izanik ere, jatorrizko plantan euskara dute lan hizkuntza nagusia. Pasa den urtean albiste izan zen Elay, beste urrats aitzindari bat emanda: enpresaren kontuak euskara hutsean egin eta erregistratzea Espainiako Merkataritza Erregistroan. Kristina Elkoro, Kontseilari delegatuak azalduko dugu egindako bidea.
    • Ikerlan: Duela 50 urte sortu zen Ikerlan Ikerketa teknologikoko Zentroa eta duela 30 jarri zuten martxan euskara normalizatzeko plana, Arrasateko kooperatibei bidea zabalduz. Euskara enpresaren balio erantsi gisa ulertu dute hasieratik, bai langileen asebetetzerako, bai lehiakortasunean hobetzeko. Uste horri forma praktikoa nola eman dioten eta beraien etorkizuneko erronkak zeintzuk diren azalduko digu Ion Etxeberria, zentroko Zuzendari nagusiak.
  • Solasaldia Goienak dinamizatuta