
GARAIA Parke Teknologikoa EUSKARALDIArekin bat!
15 mayo, 2025
Método Iruwin para la gestión de personas
15 mayo, 2025
Gipuzkoako Aspegik antolatuta, lehendabiziko edizioa izan du sariketak, «emakumeen talentua ikustarazteko ekitaldi berezi eta garrantzitsuak», sustatzaileen hitzetan. Gazte ekintzaileen kategorian eskuratu du saria arrasatearrak, Bizipoz kooperatibako sortzaileak.
Gipuzkoa Ekintzailea Saria jaso du Eider Etxebarriak, Aspegiren eskutik, Bizipoz kooperatiba sortzeko eginiko lanarengatik. Haren esanetan, «oso garrantzitsua da pertsona nagusiak erdigunean jartzen dituzten Bizipoz bezalako proiektuak ikustaraztea», eta, era berean, esker ona adierazi du sariarengatik. «Luzaroan, horrelako ekimenak ez dira ez erakargarritzat ez aintzat hartu, gizartean eragina izan arren. Horregatik, sari hau urrats garrantzitsu bat da begirada hori iraultzeko eta ikusgaitasuna emateko».
LEINN Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua ikasitakoa da Etxebarria, eta Bizipoz kooperatibaren sortzaileetako bat. «Gizarteak pertsona nagusiei buruz zuen ikuspegia aldatzeko misioarekin sortu zen Bizipoz, jubilatu ondoren bizitzak aurrera jarraitzen duela eta oraindik gizarteari ekarpen handia egiteko dutela erakutsiz». Gazte Ekintzailearen kategorian eskuratu du arrasatearrak, hain justu, aitortza, baina ez da saritu bakarra izan, beste bi kide izan baititu alboan: Berrikuntza Teknologiko eta Digitalaren kategorian lortu du saria Iliane Rafaniellok, eta Ekintzailetza Sozial eta Jasangarriarenean, berriz, Ines Larreak.




