Tailerra: Power Query: antolatu eta garbitu zure datuak.

Jardunaldia: Geroa Bermatuz. Enpresaren transmisioa.
1 January, 2020
Ekitaldia: “No-code” fenomenoa gelditzeko etorri da.
1 January, 2020

Tailerra: Power Query: antolatu eta garbitu zure datuak.

  • Lekua Garaia Parke Teknologikoa
  • Antolatzailea Garaia Enpresa Digital
  • Data 2020/03/12-tik 2020/03/13
  • Ordua 09:00 - 14:00 tara
  • Prezioa 50€
Aurkezpena

Askotan gertatzen zaigu erakunde baten gainean ditugun datuak ez daudela formatu edo egitura egokian eta horregatik ezin ditugula tratatu. Oso handia eta asko da emaitza zehatza lortzeko egin beharreko esfortzua eta denbora.

Datuen analisia egin aurretik eta Power BIrekin eraldatu aurretik, lan asko egin behar dira, hala nola datuei forma eman, modu batean edo bestean informazio baliagarri bihurtu egitura zehatza lortzeko, datuak modelatu, zutabe eta lerro gehiago erantsi edo eragiketa berriekin aldaketak egin, eta datuak konbinatu, kontsolidatu edo erantsi, besteak beste.

Power Query datuen konexiorako teknologia bat da, zeinarekin jatorriko datuak eraldatu, manipulatu, aberastu, fusionatu, konbinatu eta findu baitaitezke, analisirako behar dena edukitzeko. Power Queryren ezaugarriak Excelen eta Power BI Desktopen daude eskuragarri.

ELT prozesuak datuen integrazioaren zati bat dira. ETL datuak atera, eraldatu eta kargatzeko prozesua da, Business Intelligencearen ezarpen bateko bizitza zikloaren zatia baita. 

Helburua

Jatorriko hainbat daturen karga automatizatzea, haien gainean eragiketak eginda (normalizazioa, dinamizazioa, garbiketa, fusioa, modelatzea, laburpena…) edo datuen ereduan modu egituratuan eta gero Power BIrekin analizatzeko prestatuta kargatzea ahalbidetuko duen beste edozein ekintzaren bitartez.

Norentzat / Eskakizunak

Beren erakundeko datuen eredua Power BIrekin definitu aurretik datuak prestatu behar dituzten edozein sektoretako profesionalak.

Beharrezkoa da Power BI Desktop tresna ezagutzea.

Egitaraua
  1. Power Queryren sarrera
  2. Datu iturri askorekiko konexioak
  3. Datuak garbitzea eta antolatzea.
  4. Datuak normalizatzea.
    • Erregistroen dinamizazioa
    • Datuak lekuz aldatzea.
  5. Artxibo bat baino gehiago batera inportatzea eta konbinatzea.
  6. Laburtzea. Datu multzoak elkartzea.
  7. Taulak eta kontsultak batzea.
  8. Zutabeekin lan egitea. Baldintzadunak eta pertsonalizatuak.
  9. Egutegiaren taulak sortzea.
  10. M Lengoaiaren sarrera

Egitaraua modu interaktiboan garatzen da, kasu praktikoekin adibide ereduak sortuz.

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak