Tailerra: Sortu PWA bat zure WordPress gunearekin.

Foroa: Inbertsio foro industriala Keiretsu Forum – MONDRAGON.
1 April, 2019
Jardunaldia: Azeleratu zure Enpresa CERN Teknologiekin.
1 April, 2019

Tailerra: Sortu PWA bat zure WordPress gunearekin.

  • Lekua Garaia Parke Teknologikoa
  • Antolatzailea Garaia Enpresa Digitala
  • Data 2019/10/24
  • Ordua 09:00 - 14:00 tara
  • Prezioa 30€
Aurkezpena

Proiektu asko garatzeko, webgune bat eta app bat behar dira. Praktikan, ordea, askotan app hori webgunearen erreplika bat baino ez da, bai edukiari, bai informazioaren egiturari dagokionez.

Eta, gainera, app natibo bat garatzeko behar adinako aurrekonturik ez badago, aukera ezin hobea da PWA bat (Progressive Web App) sortzeko. Eta, are hobeto, zure webgunea WordPress gunea erabiliz garatu bada, egokitzapena oso erraza izango da, tailer honetan ikusi ahal izango duzunez.

Nori zuzendua

WordPress-en webgune bat edo batzuk dituen eta harekin edo haiekin app bat erraz eta programaziorik behar izan gabe sortzen ikasi nahi duen edozein pertsonari.

Betekizunak

Beharrezkoa da WordPress-en erabileran esperientzia izatea.

Programa
  • Sarrera
  • PWA-en ezaugarriak
  • WordPress gunearekin PWA bat sortzeko modua
  • Praktika: WordPress-en instalazio batetik abiatuta PWA bat sortzea