Zertan lagun zaitzakegu?

Ekosistema ireki eta malgu hau esparru ezin hobea da zure ideia/proiektua hazteko eta sendotzeko. Horretarako, zerbitzuen katalogo zabal bat diseinatu dugu, proiektuaren ziklo guztietan agertzen diren beharrak asetzeko, sortzen denetik sendotzen den arte.

  • Bisiten harrera eta arreta.
  • 24/7 parkeko guneetarako sarbidea, txartel elektronikoen bitartez.
  • Segurtasuna.
  • Instalazioak eta azpiegiturak mantentzea.
  • Ikasgelak eta bilera gelak.
  • Officea – aukeran.
  • Bideokonferentzia.
  • Internet / Wifi sarbidea– Zuntz optikoa.
  • Estraneta.
  • Posta zerbitzua.
  • Aparkalekua doan.
  • Kafetegi-Jatetxe zerbitzua.
  • Garraio publikoa.
  • Heliportua (300 metro baino gutxiagora).
  • Ekintzaileentzako prestakuntza eta akonpainamendua.
    Zerbitzuak ekintzailearen edo talde sustatzailearen prestakuntza hartzen du bere baitan, ondoren enpresa proiektua garatzeko beharrezkoak diren arloen inguruan. Bidelagun izanik prozesuaren fase guztietan zehar: estrategiaren definizioa, enpresa proiektuaren garapena, ezarpena eta sendotzea.
  • Laguntza eta finantzaketa programak.
    Zerbitzuaren bitartez, eragile publiko nagusiek eskaintzen dituzten laguntza eta finantzaketa formulak eskuratzeko aukera izango duzu, proiektuaren fase bakoitzera egokituta.
  • Arrisku Kapitaleko Funtsa.
    Finantzaketa “korporatiboko” zerbitzu bat da, proiektu edo negozio ideia berriak sustatzeko, aurrez definitutako ezagutzaren eta espezializazio arloetan oinarrituta.
  • Nazioartekotzea, “Eurolodging” programaren bitartez.
    Zerbitzuak aukera emango dizue interesgarri deritzezuen inguruneetara hurbiltzeko, mundu osoko parte teknologikoetan dauden enpresekin elkartrukea eginez.
  • Enpresen lankidetza sareetan sartzea.
    Parkeak APTEren bitartez (Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkartea) eskaintzen duen zerbitzua da, eta bere oinarrian dago enpresa topaketak antolatzea, ezagutzaren eta teknologiaren gardentasuna sustatzeko eta, horrenbestez, parte hartzaileen artean hitzarmen komertzialak bultzatzea.
  • Estatuko zein nazioarteko berrikuntza sareetan sartzea.
    Zerbitzu honen bitartez parkeen analisiak eta aholkularitza eskain diezazukegu, estatu zein nazioarte mailan, parkearen partaidetza duten elkarteetako erakundeekin sinergia eta harreman posibleak bilatzeko.
  • Patenteen kudeaketa.
    Parkean kokatuta dagoen GALBAIAN S.COOP., enpresak eskaintzen duen Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren zerbitzu integralaren bitartez, arloan 25 urte baino gehiagoko esperientzia duelarik.
  • LIVING-LAB / berrikuntza esperimentalerako guneak.
    Europako Living Lab-en (European Network of Living Labs) sareko kide den H-Enea Living Lab erakundearen bitartez, enpresek esperimentatzeko eta balioztatzeko ingurune bat eduki dezakete, non profesionalen talde batek lan egingo duen erakundeei beharrezko gakoak ezagutzen laguntzeko, berrikuntza bezeroak eskatzen duen norabidean orientatzeko.
  • Erosketa ataria.
    ATEGI S.COOP. en bitartez; enpresetarako erosketa zerbitzuak eskaintzen ditu, eta erosteko prozesuetan profesionaltasuna eta espezializazioa eskaintzen ditu, enpresaren baliabideak liberatzeko.
  • Antena internazionala / Eskualdeko proiektuak.

START UP-ENTZAKO ZERBITZUAK

Oinarri teknologikoa duten enpresak sortzea sustatzeko eta laguntzeko diseinatutako zerbitzuak.

  • Prestakuntza eta akonpainamendua.
  • Ideiak balioztatzea eta proiektuaren bideragarritasuna.
  • Laguntza Programen bidezko finantzaketa, Inbertsio Foroak, Arrisku Kapitala.
  • Inkubagailua abiarazte fase osoan zehar.
  • Azeleratzailea.
  • Patente, marka eta jabetza intelektualaren kudeaketa.

SPIN OFF-ENTZAKO ZERBITZUAK

Zerbitzu bereziak barne ekintzailetza eta dibertsifikazio proiektuetarako.

  • Ideiak eta proiektuak identifikatu.
  • Laguntza Programen bidezko finantzaketa, Inbertsio Foroak, Arrisku Kapitala.
  • Espazioak behar zehatzetarako egokitu daitezkeen moduluetan.
  • Patente, marka eta jabetza intelektualaren kudeaketa.

Kontatu zein den gogoan duzun ideia edo proiektua

garaia@ptgaraia.eus helbidera idatzita

edo 943 03 88 46 zenbakira deituta