EUSKARALDIAren bigarren edizioa martxan jarriko da azaroaren 20tik abenduaren 4ra, hortaz 15 eguneko iraupena izango du eta Garaia Parke Teknologikoko kudeaketa taldeak parte hartuko du.
Zer da EUSKARALDIA?
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko* hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.
Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.
Aurten, herritarrak izango dira protagonistak, baina oraingoan, eta berrikuntza gisa, taldeka ere bai. Horretarako, mota guztietako entitateek parte hartu ahal izango dute.
Nola parte hartu?
Parte hartu nahi duen enpresa orok (erakunde publiko, enpresak, gizarte eragileak…), bertako kideen lan eremuetan sortzen diren ariguneak identikatu, aktibatu eta babestu beharko lituzke. Arigune horiek, euskaraz denekin eta lasai egiteko guneak dira eta gutxienez bat behar da parte hartzeko.
ARIGUNE MOTAK
Barne ariguneak: ohiko funtzionamendurako taldeak. Adibideak: departamentuak, guneak… EUSKARAZ ULERTZEN DUTE eta KIDEEN %80 ARIKETAN PARTE HARTZEKO PREST.
Kanpo ariguneak: herritarrekin harremana duten guneak adib: harrera-guneak, biltegia, LTZ….UNEORO EUSKARAZ ULERTZEN DUTE.
Izen emateak euskaraldia.eusbitartez egin dezakezu eta bertan beharrezko informazio guztia aurkitu dezakezu. Entitateek izena emateko azken eguna irailaren 27a da.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!