M4.0 proiektua instalazioen mantentze aurreraturako.

Ekintzailetza: dena batzen du, baina jarrera biderkatu.
30 May, 2019
Hauxe da zure I+G proiektuak planifikatzeko unea.
12 June, 2019

M4.0 proiektua instalazioen mantentze aurreraturako.

Enpresa ezberdinek osatzen duten patzuergo batek insatalazioen mantentze aurreartua garatzeko M4.0 proiektuan parte hartuko du, Tecnalia eta ISEArekin batera.

Proiektuaren xedea da 4.0 Industriari lotutako zerbitzuen sektoreari 4.0 mantentzeko tresna bat ematea, klimatizazio instalazio ugaritan dauden aktibo elektromekanikoen portaera energetikoa eta mekanikoa monitorizatu, analizatu eta aurreikusteko.

M4.0-k zerbitzuen eta industriaren sektoreek duten erronka teknologikoari erantzun nahi dio, euren instalazioak mantentzeari lotutako kostuak eta prozesuak ekonomizatu eta optimizatu beharrean baitaude. Halaber, industriari lotutako zerbitzuen sektorearentzat, aurrera jauzi bat emateko aukera handia da, balio erantsiari, efizientziari eta eraginkortasunari dagokienez.

M4.0 Ekosistema Digital Adituak ahalbidetuko du mantentze lan industrialen planifikazio, kudeaketa eta kontrolari euskarria emateko, mantentze lan prediktiboko planak eskainiz.  Ildo horretan,  irtenbide bat eskainiko du bai elkarrekin erlazionatutako konputazio gailuei dagokienez, bai Gauzen Interneteko (IoT) gailu anitzen arteko aldebiko komunikazio fidagarri eta seguruari dagokionez. Halaber, soluzioen back-end bat ere eskaintzen du, IoT HUB izeneko Kontzentragailu baten garapenaren bitartez, aktiboak monitorizatzeko prozesuan parte hartzen duten IoT gailuak konektatu, gainbegiratu eta administratu ahal izateko.

Gailuek atzitzen dituzten datuak IOT HUB Kontzentragailuan gordeko dira, eta ekosistemaren hurrengo geruzari informazioa kudeaketa eta prestatzeko behar diren datuen zati handi bat emango dio, ondoren Negozioaren Adimenaren geruzak analizatu ditzan.

M4.0 Ekosistema ingurune erreal batean balioztatuko da, eta, horrenbestez, mantentze lan erreaktibotik mantentze lan prediktibora igaro ahal izango da hirugarren sektoreko instalazioetan, ekipamendu edo instalazio baten parametroak eta baldintza operatiboak neurtu, jarraipena egin eta monitorizatzeari esker.

M4.0-ren helburu nagusia da gero eta errentagarritasun handiagoa lortzea, aktiboen eta instalazioen produktibitatea hobetuz, elkartutako kostuak murriztuz eta kontsumo energetikoak optimizatuz. Arriskuak minimizatzen laguntzeaz gain, aktiboen inbertsioa ere minimizatzen da, eta monitorizaziotik abiatuta produktu berriekin dibertsifikatzeko aukera eskaintzen du, eta horrek, era berean, marjina komertzialak handitzea dakar.