Arduraduna

Webgunearen bidez jasotzen diren datuen erantzulea hau da: GARAIA PARQUE TECNOLOGICO S.COOP., Goiru kalea 1, A Eraikina 20500 Arrasate. Gipuzkoa, IFK F20722930 zenbakiduna eta Eusko Jaurlaritzako Kooperatiben Erregistroan inskribatuta, 2011 folioa, 1 oinarria.

Erabiltzaileak tratamenduaren erantzulearekin jar daitezke harremanetan garaia@ptgaraia.eus helbide elektronikoaren bidez, edo posta arrunta bidez, baldintza orokor hauetan adierazitako helbidean. Halaber, telefonoz dei daiteke 0034 943 88 46 zenbakira.

Xedea

GARAIA PARQUE TECNOLOGICO S.COOP.en erabiltzaileek beraiek helarazten dizkiguten eskaerei erantzuteko helburuarekin tratatzen ditugu erabiltzaileek gure webgunearen bidez ematen dizkiguten datuak. Zehazki:

  • “ZERBITZUAK” atalaren bidez, eta zehazki: «EKINTZAILEENTZAT», «ENPRESA/BULEGOENTZAT», «ENPRESA/LURZATIENTZAT», eta «ARETO ETA ESPAZIOEN ALOKAIRURAKO” erabiltzaileek haien datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eman ditzakete, baita eskatutako zerbitzuaren ezaugarriak ere.  GARAIA PARQUE TECNOLOGICO S.COOP.ek erabiltzailearen premietara ondoen egokitzen den zerbitzua errazteko helburuarekin jasotzen ditu datuak.
  • KONTAKTUA” atalaren bidez erabiltzaileek euren datu pertsonalak eta harremanerako datuak eman ditzakete. GARAIA PARQUE TECNOLOGICO S.COOP.ek erabiltzaileak egindako kontsultari erantzun ahal izateko helburuarekin jasotzen ditu datuak.
  • HOME” atalaren bidez erabiltzaileek hainbat galdetegiren bidez “ZERBITZUAK” atalean dauden galdetegietan eskatzen diren datu berak eman ditzakete, eta, beraz, GARAIA PARQUE TECNOLOGICO S.COOP.ek datu hauek aipatu ataleko helburu berarekin jasotzen ditu. 
  • HARPIDETU ZAITEZ GURE BULETINERA” atalaren bidez erabiltzaileek Garaia Parke Teknologikoko buletinetara harpidetzeko aukera dute, euren helbide elektronikoa emanez. GARAIA PARQUE TECNOLOGICO S.COOP.ek datu hauek jasotzen ditu ondoren posta elektroniko bidez bidaltzeko Garaia Parke Teknologikoko azken berriak jasotzen dituzten buletinak, edo aurrera begira antolatuko diren jarduera, tailer eta abarren berri emateko.  Datuak Mailchimp marketin plataformaren zerbitzarietan biltzen dira, Estatu Batuetan. Gogora ekarri nahi dugu Mailchimpek EU-U.S. Privacy Shield Framework akordioan jasotako baldintzak betetzen dituela.GARAIA PARQUE TECNOLOGICO S.COOP.en datuak tratatzeko daukagun oinarri legala erabiltzaileen oniritzia bera da, zeintzuek web galdetegien bidez euren datuen tratamendurako baimena ematen baitigute, eta gure pribatutasun politika onartzen baitute.

Legitimación

La base legal por la que GARAIA PARQUE TECNOLOGICO S.COOP., tratamos los datos personales es el propio consentimiento de los usuarios, que a través de los formularios web, nos otorgan su consentimiento para el tratamiento de sus datos y aceptan  nuestra política de privacidad.

Interesdunen eskubideak

Ondoren, zure datu pertsonalen titular moduan dagozkizun eskubideei buruzko informazioa daukazu:

  • Zure datu pertsonalen tratamendua egiteko baimena atzera botatzea.
  • Zuri buruzko datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko eskubidea.
  • Horien zuzenketa eta ezabaketa eskatzeko eskubidea.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, baita tratamenduari uko egitekoa ere, legeek datuen babesari dagokionez jasotzen dituen egoeretan.
  • Zure datuen eramangarritasuna.
  • Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea, zure eskubideak urratu direla ikusten duzunean. Esteka honetan informazio gehiago aurkituko duzu: https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/vistas/formSpam/spamDenuncia.jsf;jsessionid=7637191596ACD0806E20F96023B08F1C .

Eskubide horiek guztiak egiazki gauzatu ahal izango dira mezu elektroniko bat bidaliz garaia@ptgaraia.eus helbidera, zure NANaren kopia bat bidaliz erabiltzailea identifikatu ahal izateko, eta argi adieraziz zein eskubide baliatu nahi den. Halaber, gurekin harremanetan jar zaitezke posta arrunt bidez, helbide honetan: Goiru kalea 1, A Eraikina 20500 Arrasate. Gipuzkoa, Espainia, halaber NANaren kopia bidaliz eta adieraziz zein eskubide baliatu nahi duzun.

Adingabeak

Ez dago baimenduta adingabeak (18 urtetik behera) erregistratzea, beraz, adingabea bazara, ez bidali ezelako datu pertsonalik edo identifikazio daturik. Gure webgunean erregistratzen den edozein erabiltzailek adierazten eta bermatzen du gutxienez 18 urte dituela. GARAIA PARQUE TECNOLOGICO S.COOP.ek ez du erantzukizunik hartzen sarbidearen betebeharra urratuz gure webgunera sartzen diren adingabeen inguruan.

Datu pertsonalen babesa

Webgune honetan jasotako informazioaren jabe bakarra GARAIA PARQUE TECNOLOGICO S.COOP. da. Erabiltzaileek bidaltzen diguten informazioa hori erabiltzeko beharra duten langileek baino ez dute erabiltzen, euren lana betetzeko.