AKONPAINAMENDUA

GARAIAn zure enpresa proiektuaren fase guztietan lagun zaitzakegu. Berdin dio proiektua hasierako fasean dagoen edo hazteko edo sendotzeko fasean dagoen, enpresaren forma juridikoa edo neurria gorabehera.

ERAGILEEN INTEGRAZIOA

GARAIAn berrikuntza prozesuan esku hartzen duten eragileek bat egiten dute: Unibertsitatea, Inkubagailua, Klusterra, Zentro Teknologikoak, Living-Lab, Jabetza Industrialaren Agentzia; eta ekosistema berezi bihurtzen da, ekintzailetza eta negozio berriak abiaraztea bultzatzen duena.

SAREAN LAN EGITEA

GARAIArekin lotura edukitzeak esan nahi du maila estatal zein nazioartekoan ezagutzaren eta teknologiaren transferentzi sare handienetako bateko parte izatea, haien artean egonik, besteak beste, Internacional Association of Science Parks and Areas of Innovation (IASP), European Bussines Network (EBN) eta Espainiako Parke Teknologikoen Elkartea (APTE).

ESPEZIALIZAZIOA

GARAIA kokatuta dagoen eskualdeak Europako industri kontzentraziorik handienetako bat hartzen du, nazioartekotze eta garapen teknologikoko maila altuarekin, eta horrek erreferente bihurtzen gaitu, mundu mailan, hainbat espezializazio arlotan, hala nola fabrikazio aurreratuan, material berrietan edo Big Datan.

ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZA

Izan ere, Eskualde Garapenerako Agentziarekin eta beste eragile batzuekin elkarlanean lantzen ditugun egitasmo eta programa desberdinen bitartez, enpresen arteko lankidetza eta proiektu partekatuen garapena bultzatzen dugu, gure enpresen lehiakortasun handiagoa lortzeko.

INSTALATU ZAITEZ PARKEAN

GARAIAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu parkean instalatzeko, behar duzun malgutasuna emanez, zure proiektua zein fasetan dagoen kontuan hartuta. Inkubagailu bat daukagu hasierako fasean dauden ideia/proiektuetarako, coworking guneak hazkunde fasean dauden proiektuetarako, bulego propioak behar zehatzetara egokitu ahal izateko moduluekin, eta, azkenik, eraikin propio bat eraikitzeko aukera, berariaz prestatutako partzela teknologikoetan.

IRUDIA ETA IKUSGARRITASUNA

GARAIAko parte izanik zure enpresaren izena berrikuntza, teknologia eta ezagutza bezalako kontzeptuei lotuta agertuko da. Gainera, logoa gure Webguneko “Enpresen Direktorioa”-n sartuko da, eta ikusgarritasuna emango diogu gure RRSSen bitartez, zure albiste eta ekitaldien berri emanez gure intranetean, sare sozialetan, webgunean eta eraikin barruan dauden pantailetan.

ZERBITZUAK

GARAIAn natura betean sartuta dagoen lan ingurune batez disfrutatuko duzu, leku atseginean, instalazio modernoz hornituta eta, batez ere, ingurune dinamikoan, eta hau egiteko aukera izango duzu: esperientziak partekatu, ideiak azaldu, dinamiketan parte hartu, eta egunez egun antolatzen diren tailer, ikastaro eta ekitaldi interesgarrietan parte hartu.

BALIO KOOPERATIBOAK

GARAIA MONDRAGON Korporazioko parte da: Euskal Herrian sustrai sakonak dituen enpresa taldea da, pertsonek pertsonentzat sortua, Esperientzia Kooperatiboaren Oinarrizko Printzipioetan inspiratuta, eta ingurunearekin eta gizartean aberastasuna sortzearekin konprometituta.