Lankidetza Nagaokako Unibertsitatearekin

DIBI proiektua – Aurrera Debagoiena
25 June, 2019
Garaia Innova. XV
27 June, 2019

Lankidetza Nagaokako Unibertsitatearekin

Japoniako Gobernuak sustatzen duen Top Global University Campus programaren barruan, Mondragon Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu du Nagaokako Unibertsitate teknologikoarekin, eta, hitzarmen horren bitartez, urtero ikasle trukea egiten da bi hezkuntza zentroen artean.

Japonian merkatua ireki nahi duten euskal enpresentzat aukera ona izan daiteke pertsona bat prestatzea eta, ondoren, pertsona hori Japoniara bueltatzen denean, merkatua irekitzeko zereginean harekin kolaboratzen jarraitzea. Bestalde, lankidetza hori zabaltze aldera, badago unibertsitate inguruko japoniar enpresen eta euskal enpresen arteko konexioa sustatzeko solaskidetza bat ere, Euskadin Saiolanen bidez koordinatzen dena.

Nagaokako Unibertsitate Teknologikoa Nagaoka hirian dago, Tokiotik 80 minutura. 1976an sortu zen, eta ingeniaritzaren zenbait arlotan espezializaturik dago: ingeniaritza zibila, ingurumen ingeniaritza, ingeniaritza mekanikoa, ingeniaritza elektrikoa eta elektronikoa, informazio eta kudeaketa sistemen ingeniaritza, bioingeniaritza, etab. Gutxi gorabehera 2.200 ikasle eta 350 profesionaleko langile zerrenda bat dauka.

Japonian Top Global University programari atxikitako 37 unibertsitateetako bat da. Programa hori Japoniako Gobernuak sustatzen du, japoniar ikasleen eta enpresa txiki eta ertainen internalizazioa indartzeko, Japoniako enpresa txiki eta ertainen eta atzerriko enpresen arteko konexioa bultzatuz.

Nagaokako Unibertsitate Teknologikoak munduan ehundutako harremanen sarean, Mondragon Unibertsitatea izan da Europako lehen unibertsitatea Nagaokakoarekin lankidetza hitzarmen bat sinatu duena. Gaur egun, Deustuko Unibertsitatearekin ere lankidetzan dihardu.