Jardunaldia: Sare Industrialak: Zergatik eta zergatik orain?

Tailerra: LinkedIn, marka ingurune digitalean lantzen
14 March, 2019
Tailerra: Neurtu zure webgunea Google Tag Manager-ekin.
14 March, 2019

Jardunaldia: Sare Industrialak: Zergatik eta zergatik orain?

  • Lekua Garaia Parke Teknologikoa
  • Antolatzailea Garaia Enpresa Digitala
  • Data 2019/11/14
  • Ordua 09:30 - 12:30 tara
  • Prezioa Doakoa
Aurkezpena

Industria 4.0 kontzeptuaren paradigmetako bat da “fabrika inteligente” gisa izendatzen duguna. Kontzeptu honetan sakondu nahi badugu, sentsorizatu eta konektatu behar ditugu gure fabrikak. Urte batzuetatik hona enpresa asko euren ekoizte plantak sare korporatibo eta internetera konektatzeko prozesu honetan dabiltza, bai euren ekoizpen prozesuak hobetzeko bai euren makinen mantenua optimizatzeko etab.

Testuinguru honetan, jardunaldi honek jorratu nahi ditu gure enpresatan erabakigarriak bilakatu diren sare industrialei dagozkien alderdiak: sareen segmentazioa, IT eta OT sareen integrazioa, eremu-busak, prozesu datuak hartzea etab. Edizio honetan, arreta jarriko dugu Ethernet Industrialean ekoizleek proposatzen dituzten eremu soluzioetan.

Egun, Ethernet Industrialak jada gainditu ditu bus-eremu tradizionalak planta konexio teknologia gisa, fabrikak automatizatzeko instalaturiko nodo berri eran. Hau gertatzen da, batez ere, sareak integratzeko beharragatik eta Industrial Internet of Things delakoaren agerpenagatik (IIOT). Hari gabeko teknologiek eurek ere gero eta aplikagarritasun handiagoa dute industria instalazioetan.

Gainera, egun oso erabiliak diren OPC-UA moduko protokoloak ere denbora errealean erabiliak izateko puntuan daude TSN-aren sarbideaz (Time Sensitive Networking). Honek guztiak eragin du lantegi industrialetako konektibitatea errotik aldatzea urte batzuetatik hona. Jardunaldi honetan sektoreko ekoizle handienetako batzuen parte hartzea izango dugu eta teknologia hauei buruz duten ikuspegia azalduko digute.

Xedea

Erakustea Ethernet Industrialean oinarritutako sare industrialen eremuko teknologia garrantzitsuenetako batzuk eta ze onura ekar ditzakeen hauen aplikazioak gure enpresatan.

Nori zuzendua

Sare industrialetan interesa duen profesional orori. 

Programa
  • Sarrera: “Zergatik Ethernet Industriala?” – Miguel Fernandez (Mondragon Unibertsitatea)
  • Siemens: “Maila guztietako komunikazio protokoloak” – David Rivera
  • Atsedena – Kafea
  • Omron: “Ethercat: the machine network” – Miguel Ruiz Olalla
  • B&R: “Powerlink y OPC-UA TSN” – Por confirmar ponente