Jardunaldia: Azeleratu zure Enpresa CERN Teknologiekin.

Tailerra: Sortu PWA bat zure WordPress gunearekin.
1 April, 2019
Tailerra: Google Search Console berriztutako garapena.
2 April, 2019

Jardunaldia: Azeleratu zure Enpresa CERN Teknologiekin.

  • Lekua Garaia Parke Teknologikoa
  • Antolatzailea CERN, INEUSTAR y BIC Araba
  • Data 2019/10/22
  • Ordua 10:00 - 14:00 etara
  • Prezioa Doakoa
Aurkezpena

Datorren urriaren 22an, asteartean, GARAIA Parke Teknologikoan, jardunaldi ireki bat egingo da, CERN (European Organization for Nuclear Research) teknologien erabilera hurbiltzeko eta bideratzeko helburuarekin, enpresa jarduera berriak azeleratzeko.

Ekitaldian INEUSTAR-Pioneers programa aurkeztuko da, horren helburua izanik, SPRIren eskutik, Euskal Autonomia Erkidegoan industri jarduera berriak sustatzea eta laguntzea, CERN teknologien bitartez, izan ere, teknologia horiek sektore eta aplikazio ugaritara transferitu daitezke oso modu errazean.

Jardunaldian programaren ezaugarri nagusiak erakutsiko dira, eta ekimen berriak aurkezteko gidalerroak emango dira. Halaber, eskuragarri dauden CERN tresnak eta teknologiak erakutsiko dira. Halaber, parte hartzaileek aukera izango dute programan jardun duten eta horretan diharduten enpresetako arduradunekin interakzioan aritzeko, baita ekimenaren koordinatzaileekin ere: CERN, INEUSTAR eta BIC Araba

Nori zuzendua

Jardunaldia oso interesgarria izango da ekintzaileentzat, I+G zein enpresa dibertsifikazioko departamentuetako arduradunentzat, enpresa berri bat sortu nahi duten ikasle zein gazte tituludunentzat, arazo tekniko jakin bat konpondu nahi duten Start-Upentzat…

Programa

10:00 – 10:15      Parte hartzaileen harrera                        

10:15 – 10:25      Ongietorria

10:25 – 10:50     Sarrerako aurkezpen laburrak: INEUSTAR, CERN eta Instalazio Zientifiko Handietan garatutako Teknologiak Gizarteari Transferitzea.

                          Erik Fernandez, INEUSTAReko zuzendari nagusia

                          Ash Ravikumar, CERNeko Knowledge Transfer Dibisioa

10:50 – 11:20      Ineustar-Pioneers rogramaren aurkezpena

                          Leonor Mendoza, INEUSTAReko proiektu kolaboratiboen arduraduna

                                   Maitane Txabarri, BIC Arabako Project Manager

11:20 – 11:40       CERN Teknologien aurkezpena

                          Ash Ravikumar, CERNeko Knowledge Transfer Dibisioa

11:40 – 11:50       Euskal Herriko kasu praktikoen aurkezpena. CADINOX

11:50 – 12:00      Euskal Herriko kasu praktikoen aurkezpena. ORVIUM

12:00 – 12:30      Galderak eta zalantzak

12:30 – 12:45      Itxiera

12:45 – 14:00     Aperitiboa eta Networking