Ekitaldia: Iruzur informatikoak gure inguruan eta nola ekidin.

Tailerra: Aztertu eta partekatu informazioa Power BI erabiliz.
15 March, 2019
Tailerra: Industriarako zibersegurtasun auditoretza.
15 March, 2019

Ekitaldia: Iruzur informatikoak gure inguruan eta nola ekidin.

  • Lekua Garaia Parke Teknologikoa
  • Antolatzailea Garaia Enpresa Digitala
  • Data 2019/11/06
  • Ordua 09:30 - 12:30 tara
  • Prezioa Doakoa
Presentación

Zer egingo zenuke zure enpresaren gerenteak e-mail bat bidaliko balizu presaz ordain diezaiozun faktura bat hornitzaile bati ohikoa ez den kontu batean? Ransomware batek eragiten badigu erreskatea ordainduko dugu gure datuengatik? CEOaren iruzurra, Pishinga, Ransomwarea… Ziurrenik aditu duzu termino hauetakoren bat azkenaldian edota albistegian ikusi. Aspalditik dago iruzurra interneten, baina duela urte batzuetako engainu ahalegin baldarrak gero eta sofistikatuagoak dira.

Jardunaldi honetan egun interneten ematen diren iruzur arriskutsuenetako batzuk erakutsiko dira, gure enpresei nahiz gure inguruko enpresei eragiten dietenak, eta hauengandik nola babestu gaitezkeen. Benetako adibideen bidez erakutsiko dira horiek, iruzur saiakera hauek pairatu dituzten enpresen adibideak.

Helburua

Jardunaldi hauen helburu nagusia da ezagutzera ematea gaur egun enpresatan dauden iruzur saiakera ezagunenak eta hauek nola ekidin.

Nori zuzendua

Interneten aurre egin behar diegun arriskuetan eta hauek ekiditeko hartu behar diren neurrietan interesa duten ezein eremutako profesionalei.

Programa
  • Ingeniaritza soziala:
    • Identitate ordezkatze erasoak: CEOaren iruzurra, faktura ordainketak…
    • Telefono bidezko iruzurra: ahotsa, SMSak…
  • Zentralitak hackeatzea: nork ordaintzen du faktura?
  • Online erosketak.
  • Nola lortzen dute gutaz horrenbeste jakitea.
  • Gure datu bahituak.
  • Atsedena – Kafea
  • Ziberdelituentzat aseguruak.
  • Teknika berriak: inteligentzia artifiziala, makinek guk baino bizkorrago ikasten dutenean (ahotsa, bideoa…).
  • Zer egin dezakegu?
    • Praktika onak.
    • Kontzientziazioa  eta entrenamendua.