Tailerra: Industria komunikazioak: PLCtik ERPra.

Tailerra: Bideo-edizioa iOS eta Android smartphonekin.
17 August, 2019
DBEO tailerrak, informazioaren segurtasuna eta zibersegurtasuna
19 August, 2019

Tailerra: Industria komunikazioak: PLCtik ERPra.

  • Lekua Garaia Parke Teknologikoa
  • Antolatzailea Garaia Enpresa Digitala
  • Data 2019/09/18-tik 2019/09/19 arte
  • Ordua 09:00 - 13:00 tara
  • Prezioa 50 €
Aurkezpena

Orain dela gutxi arte, ohiko sare korporatiboak eta ekoizpen plantetan dauden sareak guztiz banandutako bi mundu ziren, bakoitza bere teknologia eta protokoloekin. Baina, gaur egun behar berriak sortu dira, ekoizpen prozesuetako datuak eskuratzea edo industria ekipoen mantentze lan edo urrutiko konfigurazioa, adibidez, eta honek elkarkonektatuko ingurune batera eraman gaitu.

Informatika sailetako teknikariak geroz eta ardura gehiago ari dira hartzen enpresa kudeaketako ohiko aplikazioen eta industria ekipoen arteko komunikazioan. Ikastaro honek informatikako edo sistemetako teknikari baten ikuspegitik industria protokoloetara hurbilpen bat egin nahi du.

Helburuak

Industria automatizazio prozesuekin elkarreraginean dauden ekipo eta aplikazioen arteko komunikazioan sortzen diren arazoak konpontzeko dauden protokolo eta teknologia nagusiak ezagutzea.

Nori zuzendua

Industria komunikazioen inguruneko teknologietan prestakuntza behar duten informatika edo antzeko profila duten teknikariak. 

Gaiak
  • Industria komunikazio protokoloak. Eremu busak. Industriako Etherneta. 
  • Profinet protokoloak, Powerlink, Ethercat.
  • Akatsei toleranteak diren konfigurazioa erredundanteak.
  • Wifi komunikazioak ingurune industrialetan.
  • IT eta OT sareen integrazioa. Sareen segmentazioa. OPC UA eta Modbus TCP protokoloak.
  • Industria ekipoak erabiliz taldeka praktikak egiten dira (PROFINET, MRP, OPC-UA…).
Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak.