Trenen segurtasuna hobetzeko ikerketa zuzenduko du Ikerlanek.

Saiolan nekazaritza eta elikaduraren sektorean Ekonomia Zirkularrean.
12 February, 2019
Metropoli fundazioko lehendakaria Garaia bisitatu du.
19 February, 2019

Trenen segurtasuna hobetzeko ikerketa zuzenduko du Ikerlanek.

ESafe4Rail-2 proiektuari esker minimizatu ahal izango dira trenetako bidaiarien segurtasunerako kritikoak diren sistemetan, hala nola azelerazio kontrolean, bai frenoetan bai ke eta su detektagailuetan gertatu ohi diren hutsegiteak.

ESafe4RAIL-2 proiektuari esker murriztu ahal izango dira bidaiarien segurtasunerako kritikoak diren sistemetan, hala nola azelerazioaren kontrolean, frenoetan baita ere ke eta su detektagailuetan gertatu ohi diren hutsegiteak.


IKERLAN zentro teknologikoa arduratuko da I+G+Bko Safe4RAIL-2 proiektu europarra koordinatzeaz, zeinak trenaren busari sendotasun eta malgutasun handiagoa ematea baitu helburu, besteak beste, busa izanik bidaiarien segurtasunerako funtsezkoak diren alderdiak –frenoak, azelerazioaren kontrola, ke eta su detektagailua edo alerta sistemak, esaterako– kontrolatzeko unitatearen barne komunikazioak zentralizatzen duen sistema.

Proiektuak, H2020 programaren barruko Shift2Rail Joint Undertaking ekimen europarraren baitan kokatzen denak eta 4 milioi euro inguruko aurrekontua daukanak, hiru jarduera ardatz ditu, eta jarduera ardatz horiek bost herrialdetan kokatuta dauden zortzi erakundek eratutako partzuergo batek garatuko ditu.

Ekimenak 2018ko urrian eman ditu bere lehen urratsak eta 31 hilabeteko epean gauzatu beharko da, IKERLANen partaidetzarekin aurretik garatu zen Safe4RAIL proiektu europarrean lortutako emaitzak abiapuntutzat hartuta.

Safe4RAIL-2 proiektuaren garapenak bi erakusgailutan integratuko dira, Beasainen eta Hennigsdorfen (Alemania), hurrenez hurren, eta CONNECTA-2 proiektu europarrarekin lankidetzan egingo dira, zeina CAFeren gidaritzapean eta Europan liderrak diren tren fabrikatzaile eta operadoreek eratutako partzuergo baten bitartez garatzen ari baita.

Datu zehatzagoak tren seguruagoetarako

Safe4RAIL-2 proiektuak finkatutako helburuetako bat da trenaren buseko kontrol eta monitorizazio datuak zehaztasun handiagoz kudeatzea (Train Control and Monitoring Systems izenekoa edo TCMS). Horretarako, partzuergoa Time Sensitive Network (TSN) teknologia tren sektorean lehen aldiz inplementatzeko bideak ikertzen ari da; teknologia horrek sistemak denbora errealean sortu, banandu, sinkronizatu eta bideratzeko mekanismoak ditu.

Teknologia horrekin trenaren komunikazioek denborarekiko determinismoa handiagoa edukitzea lortuko da; hau da, trenaren busak berak kontrolatzen dituen sistemetatik informazioa jasotzen duen uneen gaineko informazio egokiago emango du.

“Erloju oso zehatza edukitzea bezala izango da. TSN teknologiak oso zehaztasun handia duten komunikazioak lortzea ahalbidetzen du, eta horrek, halaber, segurtasun handiagoa ematen die trenaren eragiketa guztiei”, azaldu du Aitor Arriolak, IKERLANeko ikertzaileak eta Safe4RAIL-2 proiektuko koordinatzaileak.

Kableak kentzea trafikoa hobetzeko

Lehen Safe4RAIL proiektuak zituen helburuetako bat zen 10 kilometro kable gutxiago erabiltzea 20 metro konboi bakoitzeko, baina bigarren proiektu honek, berriz, urrats bat harago joan nahi du, hari gabeko soluzio bat garatuta trenaren buserako, zeinarekin bagoien arteko konexio fisikoak kendu ahal izango diren.

Gaur egun, mekanikoki elkarri lotuta dauden bagoi multzoka antolatzen dira konboiak trenbidearen gainean.  Kontrolerako kablerik erabiliko ez denez eta hari gabeko soluzio bat erabiltzera igaroko denez, eragiketa batzuk malguagoak izango dira, esaterako bagoiak akoplatzea edo desaklopatzea, eta mantentze lanen kostuan merkatuko dira eta trenbidean okupatutako lekua optimizatuko.

Hari gabeko teknologiek lagunduko dute trenaren osagaiek eta inguruko beste elementu batzuek (beste tren batzuk, bidaiariak, etab.) elkarren artean komunikazio malguak edukitzen, eta horrek, halaber, ekarriko du Europan tren adimentsuagoen flota bat eta tren sistema efizienteagoa egotea.

“Bagoien arteko komunikazio sendoarekin eta hari gabekoarekin bagoi multzoen arteko espazioari etekina atera ahal izango zaio eta, beraz, trenbide berean ibilgailu gehiago egon ahal izango dira”, laburtu du Arriolak.

Denboren optimizazioa garapen berrietarako

Frenoen, trakzioaren edo aire girotuaren kontrolak dira trenaren kontrol unitateetan instalatutako aplikazioen bitartez kudeatzen diren eta urrutitik bideratzen diren eragiketetako batzuk.  Safe4RAIL-2 proiektuaren hirugarren eta azken ardatzak aplikazio horiek modu birtualean probatzeko aukera ematen die aplikazioen garatzaileei, trenean gailu berriak integratu aurretik balidazioak egiten utzita.

Teknologia horrek bide efizienteagoak irekitzen ditu egiaztatzeko ea aplikazio berriak egoki integratzen diren tren baten eragiketa multzoan, gaur egun trenaren garapenean fisikoki integratuz baino ezin baita egiaztatu hori.

Probak off-line ingurunean birtualki egiteko aukerak aplikazio berriak garatzeko denborak optimizatuko ditu.

Safe4RAIL-2 teknologia trenaren kontrolerako busean aplikatzearekin lotura duten abantailetako beste bat da  interoperabilitatea bermatzen duen esparru  bat emango diela tren aplikazioen fabrikatzaileei.

“Gaur eguneko tren sistemetan, interkonexioak eta interoperabilitatea ez daude erabat optimizatuta. Askotan, frenatze sistemak, aire girotua, ateak eta elektrikoak konpainia desberdinek diseinatuta daude, interoperabilitateko bektore garbirik gabe. Hori dela eta, Safe4RAIL-2 proiektua interkonexio efizienteak, interfaze estandarizatuak eta tren banatuen sistema eta aplikazioetarako segurtasun maila hobetua sustatzeaz arduratzen da nagusiki”, gaineratu du Arriolak.