IKERLAN % 5,7 hazi da 2019an, bezeroen zorroa sendotu du, eta ikerketa propioko proiektu gehiago eduki du.
Zentro
teknologikoak 24,1 milioi euroko diru sarrerekin bukatu zuen urtea
IKERLANek
2018an enpresekin fakturatutako 13 milioi euroko emaitza zorrotzari eutsi ahal
izan zion. Zentroaren fakturazio osoaren % 54 da hori
Ikerketa propioetan egindako jarduerei
dagozkien sarrerak % 11,2 hazi ziren, eta 10 milioi euroko kopuru errekorrera
iritsi ziren.
IKERLANek
bere estrategia berrikusiko du pandemiaren ondoren Herriaren ekonomiak onera
egin dezan agente aktibo eta garrantzitsua izateko
Pasa den urtean, IKERLAN euskal zentro teknologikoak 24,1 milioi
euroko sarrerak lortu zituen. Emaitza bikaina da, eta 2018an baino % 5,7
emaitza handiagoa da hori. Horrek erakusten du, halaber, IK2020 Plan
Estrategikoaren barruan 2014az geroztik zentroa izaten ari den etengabeko
hazkundeari eusten ari zaiola. Zentroak bere sorreraren 45 urteak betetzearekin
batera, emaitza horiekin IKERLANek berretsi du transferentzia teknologikorako
duen eredua sendoa dela; izan ere, 2019an kontsolidatutako bere negozio
zifraren % 54 enpresekiko kontratuetatik dator.
Zehazki, 2019an IKERLANek 13 milioi euro
fakturatu zituen epresekin garatutako I+G proiektuen bitartez, aurreko urtean
lortutako kopuru zorrotzarekin parekatuta. Horrez gain, 10 milioiko sarrerak
ikerketa propioko jardueretatik etorritakoak dira. 2018an jarduera mota
horretatik lortutakoa baino % 11,2 gehiago da, eta guztirako fakturazioaren % 41. Azpimarratzekoa da, gainera, deialdietan izandako
arrakasta tasa altua.
Enpresekin egindako kontratuen bidez
fakturatutakoa, eremu hauetatik datoz: hasteko, ekipo ondasunetatik (% 42),
ondoren garraiotik (% 28) eta, azkenik, energiatik (%20), non bezero
garrantzitsuak baititu, hala nola ORONA, CAF, FAGOR ARRASATE edo LAULAGUN.
Ikerketa propioko proiektuei esker lortutako
10 milioi euroei dagokienez, guztirako diru sarreren % 25,9 Eusko Jaurlaritzak
bultzatutako programen bidez etorri ziren, % 13,6 Europako hainbat
erakundek sustatutako ekimenetatik, eta finantzaketaren gainerakoa, hau da, % 6,7,
Estatuaren Administrazio Orokorrak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon
Korporazioak finantzatutako proiektuetatik.
Pertsonen atalean, azken urteetako hazkunde
dinamikari jarraituta, IKERLANek 42 ikertzaile berri eta 17 doktoregai berri
hartu zituen pasa den urtean. Hala, zentroak 350 pertsona inguruko lantandea
zuen 2019ko ekitaldia itxi zuenean, langileak eta prestakuntzako pertsonak
tartean zirela. Beraz, ehun bat laguneko talentu harrobia dauka barruan.
Azpiegiturei dagokienez, 2019an IKERLANek
bere egoitza nagusia eraberritzeko
proiektua bukatu zuen, Arrasate-Mondragonen, eta inbertsio garrantzitsuak egin
zituen azpiegitura teknologikoetan, Arrasate-Mondragoneko TEIC laborategi
berriak abian jarriz eta Smart Mobility eta Samart Buildingekoak Galarretan
(Hernani).
Gaur, ekainaren 18an, egin da Batzar Nagusian
onartu dira pasa den urtean IKERLANek lortutako emaitza horiek guztiak. Lehenengo aldiz, batzarra telematikoa egin da,
bideokonferentziaren bitartez eta streaming
bidez (LKS NEXTen eta Artemanen laguntzari esker) eta bazkide langileak,
erabiltzaileak eta laguntzaileak eta inaktiboak bildu ditu, urrutitik.
Jose Mari Balzategik zuzendu du Batzarra, eta
IKERLANek 2019an lortutako emaitza bikainak azpimarratu ditu eta “IKERLAN
osatzen duten pertsona guztiei” eskerrak eman dizkie egindako ekarpenagatik.
Azpimarratzekoa da ekitaldi honetan Batzar Nagusiak Balzategiri esker ona
erakutsi diola bere presidentzialdian egindako lan onagatik eta edukitako
inplikazio handiagatik, 2018az geroztik baitago kargu horretan, eta une honetan
kargua utziko du, erretiroa hartuko duelako.
Zuzendari nagusi Marcelino Caballerok,
berriz, adierazi du “2019ko urtea oso positiboa izan dela, bai ikerketaren
ikuspuntutik, bai enpresei teknologia transferitzeko proiektuen ikuspuntutik.
Halere, COVID-19aren pandemiaren inpaktuak, lehenengo osasun eremuan eta gero
eremu ekonomikoan, behartu gaitu gure etorkizuneko estrategia berraztertzera,
enpresei ematen zaien balio erantsia optimizatzeko eta Herriaren ekonomiaren
susperraldian agente aktiboa eta garrantzitsua izatea lortzeko”.
Urrats sendoak espezializazio teknologikoan
2019ko emaitzek espezializazio teknologikoaren alde eta enpresetarako eta gizarterako baliagarriak diren eremuetan egiten dugun apustua berresten dute. Diru sarreretan guztira lortu dugun 10 M€-ko zifra errekorretik haratago, zentroak emaitza bikainak eduki zituen tokiko, estatuko eta nazioarteko eremuetako deialdi guztietan.
Tokiko eremuan, Eusko Jaurlaritzako EMAITEK+ programan IKERLANek adierazleen % 93,24 bete ditu, eta nabarmentzen da, batez ere, enpresentzako teknologia eta talentuaren transferentziari lotutako adierazleetan. Gainera, euskal lurraldeko zentro liderra izateari eutsi dio, 15 ELKARTEK proiektutan eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako 4 proiektutan parte hartuta.
Estatuaren eremuan, zentroak AGE-Estatuko Administrazio Orokorraren CERVERA programaren lehen deialdira aurkeztutako hiru proiektuak finantzatu zituen azkenean, eta lorpen horrekin IKERLAN bikaintasuneko zentro teknologiko gisa posizionatzen da nazioarteko agertokian.
Proiektu europarrei dagokienez, H2020 Programaren esparruan finantzatutako beste 13 proiektu gehiago lortu dira, 6,3 M€-ko diru sarrera metatuak ekarri dituztenak. Kopuru horrek adierazten du aurkeztutako proiektuetatik % 74tan arrakasta izan dugula, eta azpimarratu daiteke proiektu horietan 13 euskal enpresa sartu direla. Ildo horretan, zuzendari nagusi Marcelino Caballerok hau azaldu du: “garbi daukagu zein den gure fokua: gure inguruko enpresa industrialetarako erabilgarria den teknologia garatzea. Horrenbestez, oso selektiboak gara zer proiektutara aurkeztu erabakitzen dugunean, eta horrek, egiaztatzen dugun esperientziarekin batera, daukagun arrakasta indize altua azaltzen dute”.
Zentroak nazioartearen eremuan duen
posizionamendu onaren erakusgarria izan zen IKERLANek bera partaide deneko hiru
proiektu europarrak gidatu zituela, SAFE4RAIL2, ETEKINA eta TESTINN proiektuak,
zehazki. IKERLANerako eta bere bezeroentzat
oso interesgarriak diren sektoreekin, hala nola tren, industria edo
aeronautikaren sektoreekin, lotura duten proiektuak dira; horrek berresten du,
beraz, zentroak nazioarteko eremuan duen posizionamendu ona.
Lankidetza estrategikoak
IKERLAN agente aktiboa izan da Eusko Jaurlaritzak bultzatutako BRTA-Basque Research and Technology Alliance izeneko Partzuergo berriaren sorreran eta dinamizazioan. Horrela, 2019an Zientzia, Teknologia eta Ikerketako Euskal Sareko agenteen arteko aliantzaren etapa berri bat abian jartzen lagundu zuen IKERLANek, IK4 Aliantzaren barruan parte hartzen eta laguntzen 14 urte egin ondoren.
Beste lankidetza batzuei dagokienez,
azpimarratu daiteke MU/MGEPrekin egiten dugun elkarlana indartu dugula, batera
ditugun IBAT ikerketa taldeen bitartez eta MASTERTECH sistema elektroniko
aurreratuetako unibertsitate master berria sortuz, bikaintasuneko prestakuntza
teknologiko espezializaturako unibertsitatearen eta zentro teknologikoaren
arteko lankidetzaren aldeko apustu bakarra eta bereizgarria baita.
Gainera, 2019an IKERLANek lankidetza estuan
jarraitu du Zibersegurtasun Euskal Zentroaren (BCSC) jardueretan eta
gobernantza lanetan, eta bi lankidetza hitzarmen garrantzitsu sinatu ditu
EHUrekin eta Oviedoko Unibertsitatearekin.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!