Garaia-Lan, ekintzailetza sustatzeko eredu berri bat (E3).

Garaia Innova. XVII
27 September, 2019
Garaia CERN teknologien erabilpena gerturatuko die enpresei.
9 October, 2019

Garaia-Lan, ekintzailetza sustatzeko eredu berri bat (E3).

Garaia Parke Teknologikoak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarekin eta Saiolanekin batera, coworking gune berri bat inauguratu du, unibertsitateko ikasleak (MU-MGEP), parkean kokatutako enpresak eta hainbat sektoretako beste profesional batzuk elkarrekin aritu daitezen.

Gauza jakina da ekintzailetzak eragin positiboa duela gizartean –industri sareari sendotasuna ematen dio–, eta, gainera, eskualdean kateko eragina sortzen duela. Egitasmo honen bitartez, ekintzailetza jasangarriko eredu bat sustatzen dugu, horrez gain, onura ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak ere dakartzana.

GARAIA-LAN gune berria irekita, Garaiak Parke Teknologikoak indartu egingo du hezkuntza eta enpresa sistema bakar batean uztartzearen alde egindako apustua. Horretarako, lanerako espazio erreal bat eskaintzen du, 394 m2-ko azpiegitura oso lehiakor batekin, enpresetako zein unibertsitateko 38 coworker hartzeko.

Aldi berean, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) ekintzailetza sustatzeko duen estrategiaren barruan, egitasmo honek ekintzailearen profila duten ikasleei lagunduko die,  aukera emanez euren karrera amaierako proiektua garatzeko, enpresa berri bat sortzera zuzenduta.

Espiritu enpresariala, sormena eta egon daitezkeen arriskuak barneratzea ezaugarri gero eta garrantzitsuagoak dira, eta oso gai teknikoetan diharduten ikasleak, oro har, ez dira egoten oso ondo prestatuta arlo horietan; horrenbestez, beharrezkoa da konpetentzia horiek eskaintzea. Karrera amaierako proiektuetan, prestakuntza espezifikoa izango dute, unibertsitatearen zein beste eragile batzuen laguntza teknikoarekin, horien artean egonik Garaia edo Saiolan. Gainera, euren lana diziplina askoko ingurune batean garatuko dute, eta esperientziak elkartrukatu ahal izango dituzte beste ekintzaile batzuekin. 

Ireki denetik, dagoeneko 6 enpresa berrik egin dute bat, hainbat sektoretakoak: Emotio, Georka, Aielek, Amaia Nutrizioa, Roganet eta ai!ene. Azken hori unibertsitateko ikasleek garatutako proiektu batetik dator.

Gainera, 10 leku eskaintzen dira, profesional IBILTARIEK, zeinak DEBAGOIENEAN pasean egon daitezkeen bezeroak edo hornitzaileak bisitatzen, aukera izan dezaten bertako instalazioetan lan egiteko, eta bileren arteko denbora aprobetxatzeko. 10 leku horiek egunka alokatuko dira, eta Garaian modu egonkorrean instalatuta dagoen edozein enpresari eskaintzen zaizkion instalazio berberak eskainiko zaizkie erabiltzaileei.

Finean, proiektua lan egiteko modu berritzaile moduan hedatzen da, espazio fisiko bat partekatzen duten sektore eta diziplina desberdinetako pertsonekin, non proiektuen arteko lankidetza sustatzen baita, baliabideak eta ideiak konektatuz. Kontzeptu berri bat: (E3: empresa, educación, emprendimiento (enpresa, hezkuntza, ekintzailetza).