Hautatu GARAIAn instalatzeko modua zure behar eta/edo aukerei une bakoitzean ondoen datorkien eran.

Proiektuak eta ideiak hasierako faseetan dituzten ekintzaileentzat diseinatutako gunea.

BARNE HARTZEN DITU:

  • Langela ekintzaileentzat, postu indibidual ekipatuekin, sarean konektatuta eta Interneteko sarbidearekin.
  • Ikasgela.
  • Bilera Gela.
  • Prototipoen Tailerra, Mondragon Unibertsitatearekin partekatuta, eta makina-erreminta konbentzionalarekin hornituta, prototipo elektromekanikoak fabrikatzeko.
  • Sarbidea 24 orduz, 7 egunez, txartel elektronikoekin.
  • Segurtasuna, mantentze lanak eta garbiketa.
  • Aparkalekua doan.
  • Ekitaldi, prestakuntza, finantzaketa eta enpresa aukerei buruzko informazio eguneratua eskuratzea, tokiko, estatuko zein nazioarteko mailan.

Sektore desberdinetako profesionalekin partekatutako gunea, ahal dela freelance edo hazten ari diren enpresa txikiak izanik, non lankidetza eta coworking-a sustatzen den.

BARNE HARTZEN DITU:

  • Postu indibidualak, ekipatuak eta Interneteko sarbidearekin.
  • Bilera geletarako doako sarbidea.
  • Azpiegitura osagarrietarako sarbidea, tarifa arruntaren %25eko deskontuarekin.
  • GARAIAren webguneko enpresen direktorioan sartzea.
  • Sarbidea 24 orduz, 7 egunez, txartel elektronikoekin.
  • Segurtasuna, mantentze lanak eta garbiketa.
  • Aparkalekua doan.
  • Ekitaldi, prestakuntza, finantzaketa eta enpresa aukerei buruzko informazio eguneratua eskuratzea, tokiko, estatuko zein nazioarteko mailan.

Modulu malgu eta behar zehatzetara egokitu daitezkeenak, Enpresa txiki eta ertainentzat eta mikroenpresentzat, espazio propioa behar badute, dibertsifikatzeko helburuarekin, eta komunitate dinamiko baten parte izan badute, enpresen arteko lankidetzaren kultura sustatzen duen ingurune batean.

BARNE HARTZEN DITU:

  • Modulua oinarrizko instalazioekin.
  • Bilera geletarako doako sarbidea.
  • Azpiegitura osagarrietarako sarbidea, tarifa arruntaren %25eko deskontuarekin.
  • GARAIAren webguneko enpresen direktorioan sartzea.
  • Sarbidea 24 orduz, 7 egunez, txartel elektronikoekin.
  • Segurtasuna.
  • Aparkalekua doan.
  • Ekitaldi, prestakuntza, finantzaketa eta enpresa aukerei buruzko informazio eguneratua eskuratzea, tokiko, estatuko zein nazioarteko mailan.
  • GARAIAren webguneko “Enpresen direktorioan” sartzea.

Enpresek esparru hauetan badihardute: berrikuntza teknologikoa, prestakuntza eta ikerketa jarduerak, beraien lantokietatik deslokalizatutako I+G unitateak, zentro teknologikoak eta, oro har, industri enpresei lotutako zerbitzu aurreratuen inguruko proiektuak, lurzorua behar badute euren eraikina eraikitzeko. Partzela Teknologikoak ingurune natural batean kokatuta daude (148.000m² eraikitzeko prest).

Orubeak eraikinak jasotzeko prest daude, eta ezaugarri hauek dituzte:

  • Partzelaren gutxieneko azalera: 2.500m2.
  • Gehieneko altuera: 16metro.
  • Gehieneko okupazioa partzelaren gainean: %100.

BARNE HARTZEN DITU:

  • Parkeko eraikin nagusiko azpiegituretarako sarbidea, tarifa arruntaren %25eko deskontuarekin.
  • Ekitaldi, prestakuntza, finantzaketa eta enpresa aukerei buruzko informazio eguneratua eskuratzea, tokiko, estatuko zein nazioarteko mailan.
  • GARAIAren webguneko “Enpresen direktorioan” sartzea.

Zure enpresak horrelako lokalak behar baditu bere jarduera garatzeko, bertarako sarbidea errazten dizugu, horrelako espazioak erabiltzeko inguruneko eragileekin (MU – SPRILUR) ditugun hitzarmenen bitartez.

Hurbildu zaitez gure espazio eta zerbitzuen eskaintza lehen eskutik ezagutzera.