Fagor Arrasatek Sercame saritu du urteko hornitzaile onena bezala.

Saiolan saritu dute Garaia Sarien bosgarren edizioan.
8 January, 2020
Parke Teknologikoko enpresen lehenengo batzar orokorra.
5 February, 2020

Fagor Arrasatek Sercame saritu du urteko hornitzaile onena bezala.

Fagor Arrasatek 2019ko Hornitzailerik Onena Saria banatu dio SERCAME enpresari, Arrasaten (Gipuzkoa) duen egoitza zentralean izandako ekitaldi batean.

SERCAME, Ortuella (Bizkaia) dago. Prentsa-lineetarako soluzioak hornitzen espezializatuta dago, hala nola, zinta garraiatzaileak, gako-biltegiak edo erauzketa-mahaiak.

Sari honekin Fagor Arrasatek bereziki saritu nahi ditu 2019an, SERCAME enpresaren kalitate-bikaintasuna, entrega-epeen betetze maila altua eta lehiakortasuna. Fagor Arrasatek bere partnerrekin duen kolaborazioa, hurbiltasuna eta beraiekin batera egiten duen lana, bere ADNan daude. Lehen mailako hornitzaileekin duen kolaborazio estuari esker, Fagor Arrasate mundu mailan ekipo ondasunen diseinu eta fabrikazioan lider bihurtu da, prentsa eta estanpaziorako instalazio automatikoak eta altzairu edo aluminioa ebakitzeko lineak ekoizten dituelarik.