ErabatDigitalek SATLANTIS proiektuan parte hartu du Artemanekin batera.

GARAIA JATETXEAREN IREKIERA
22 May, 2020
IKERLANek ELASTIC europar proiektuan parte hartzen du
28 May, 2020

ErabatDigitalek SATLANTIS proiektuan parte hartu du Artemanekin batera.

Garaia Parke Teknologikoan kokatuta dagoen ErabatDigital enpresak, SATLANTIS proiektuan parte hartu du Aretxabatetako Arteman ikus-entzunezko ekoiztetxearekin batera.

Biak batera, sateliteetan instalatutako kameren gaineko 3D simulazio sistema bat sortu dute munduko fenomenoak identifikatzeko. Japoniak, maiatzaren 24an, SATLANTIS enpresa euskaldunaren bereizmen handiko argazki kamera jaurtiko du espaziora, bertara iritsiko den lehen kamera euskalduna bihurtuz.

ErabatDigitalek, 3D modelazioa, 3D animazioa, produktuen renderizazioa eta gamifikazio zerbitzuak eskaintzen ditu, sektore industrialera eta entretenimenduaren mundura bideraturik eta 2019ko iraila geroztik, Danel Iriarte coworking GARAIA LAN espazioan aurkitu dezakezu bere egunerokotasuneko jarduerak garatzen.