Ekitaldia: Cookieak: gure webgunetarako erabilera aholkuak.

KIMU BERRI ekintzailetasuna sustatzeko ekimenarekin.
6 March, 2019
Tailerra: Power Query, ETLko erreminta gakoa Power BIn.
10 March, 2019

Ekitaldia: Cookieak: gure webgunetarako erabilera aholkuak.

  • Lekua Garaia Parke Teknologikoa
  • Antolatzailea Garaia Enpresa Digitala
  • Data 2019/12/18
  • Ordua 09:30 - 12:30 tara
  • Prezioa Doakoa
Aurkezpena

Webgune batera sartzen diren erabiltzaileen informazioa oso baliotsua da edozein arduradunentzat; erabiltzaile kopurua jakiteko, bisitak, nabigazioa, ea erosketak burutzen dituen, noiz uzten duen erosketa saskia eta, are gehiago, ondoren webgunera itzul dadin iragarkiak eskaini dakizkioke. Hau guztiori egiten da erabiltzaileen jardueraren arrastoa jarraitzen duten gailuen bidez eta hauen erabilera araudiak arautzen du.

Jardunaldian  ezagutu dugu modu dibulgatzailean gailu hauen funtzionamendua eta araudia betetzeko ditugun moduak. Errepasatuko dugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziak egin duen Cookie Gida berria.

Egitaraua

9:30-11:00 Cookieak eta araudia: (Jorge Campanillas – Iurismática)

– Zergatik arautzen dira cookieak?

– DBEAren cookien gida.

– Gure webgunea legalki moldatuz.

11:00-11:15 Atsedena-kafea.

11:15-12:30 Cookieak ulertu (Mikel Larreategi – CodeSyntax)

– Zer dira cookieak? Path, domeinuak, iraungitzea, hirugarrenak…

– Nola identifikatu nire webguneak erabiltzen dituen cookieak?

– Ze kanpo zerbitzu gehitzen dituzte cookiek?

– Araudia betetzea, erabiltzaileek onartzeko baliagarritasunak

– WordPress pluginak

– Beste liburutegi batzuk