GARAIA ekosistemaren oinarrian dago loturak sortzea enpresen, zentro teknologikoen eta unibertsitatearen artean, eta, horretarako, hainbat dinamika bultzatzen ditu, sistema osatzen duten eragileen arteko lankidetza indartzeko asmoarekin.

Bertako lankidetza “Aurrera Debagoiena” plataformaren bidez bultzatzen da, eta parte hartzen duten eragileen helburua da ekintzak koordinatzea, baliabideak optimizatzeko eta, azkenean, eskualdeko industri enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Era berean, Mondragón Unibertsitatea (MU) eta Ikerlan lankidetza dauka, helburu nagusietakoa izanik gizartearen eraldaketan parte hartzea, ezagutza sortuz eta enpresari transferituz.

Horri gehitu behar zaio ingurune fisiko berean hainbat eragilek elkarrekin dihardutela, hauen inguruko esparruetan: jabetza industrialaren kudeaketa eta babesa, jarduera berrien sustapena eta kultura ekintzailearen sustapena; horrekin batera, ideien, produktuen eta zerbitzuen ko-sorkuntza, esperimentazioa eta balidazioa lantzeko espazioak daude, eta, hori guztia elkarrekin hartuta, GARAIA jokaleku ezin hobea bihurtzen da enpresa jarduera berriak ezarri eta garatzeko.

Amaitzeko, esan behar da Parkeen Euskal Sareko (PARKEAK), Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkarteko (APTE), eta International Association of Science Parks (IASP), elkarteko kidea dela, eta, horri esker, ekosisteman dauden gainerako elkarteekin batera, pertsonen eta erakundeen arteko interkonexioa egin daiteke, harremanak eta esperientzien transferentzia bultzatzeko, maila erregionalean zein globalean.

APTE
Red  de  Parques  Tecnológicos  del  País  Vasco
IASP
Wainova
Parkeko agenteak
Saiolan
BIC  Gipuzkoa
Mondragon  humanity  At  Work
H-Enea
Acede
Galbaian
Debagoieneko  Mankomunitatea