Industri ekosistema baten sendotasuna bera osatzen duten pertsonengan oinarritzen da, eta Mondragon Unibertsitateak (MU), industriarekin duen hurbiltasunagatik ezaguna izanik, bere 4 fakultateen bitartez (Enpresa, Ingeniaritza, Gastronomia eta Hezkuntza eta Ikus-entzunezkoak), inguruneak eskatzen dituen gaitasun eta ezagutzetan prestatutako pertsonak ematen dizkio GARAIAri.

Enpresa-industria binomioan oinarrituta, GARAIAko ekosistema leku ezin hobea da kualifikazio handiko langileak behar dituzten industri enpresentzat, ingurune ezin hobea, azaleratzen ari diren teknologiak unibertsitatearekin lankidetzan aplikatzeko.

Horrez gain, Lidergo, Ekintzailetza eta Berrikuntza Gradua (Leinn), ekintzailetzaren gaineko Espainiako lehendabiziko gradua da, eta Finlandiatik datorren hezkuntza metodologiarik berritzaileenetako bat aplikatzen du; ondorioz, GARAIA espiritu ekintzaileko lagunen kontzentrazio handiko ingurune bihurtu da, industri izaerako Start-upak martxan jartzeko gune ezin hobea.