Balio erantsi handiko ekosistema bat sortzeak GARAIA inguruneko enpresei  puntako zentro teknologikoak edukitzeko modua eman die, beraien beharrak asetzeko. Jarrera berritzailea bideratzeko, 15 zentro teknologiko eta enpresako I+G unitate daude (IK4-Ikerlan, IK4-Ideko, IK4-Lortek, Fagor Aotek, Cikatek, CS Centro Stirling, Edertek, ETIC, ISEA, Koniker, Leartiker, MIK, MTC-Maier, Orona EIC, ULMA PTC) Europako maila teknologikoan punta-puntakoak, ikerketa eta garapen teknologikoko proiektu estatal eta nazioarteko ugaritan parte hartuz.

Zentro teknologiko eta enpresako I+G unitate horiek askotariko industri sektoreak hornitzen dituzte, hala nola garraioa, industri ekipamenduko ondasunak, energia, iraunkortasuna eta osasuna, hainbat ezagutza arlotan oinarrituta, horien artean egonik mekatronika, potentziako elektronika, fabrikazio aurreratua, elektronika txertatua (EIKTak), efizientzia eta biltegiratze energetikoa edo mikro-teknologiak.

Ahalmen teknologiko horien kontzentrazioaren ondorioz, GARAIA Ekosistema leku pribilegiatua da nazioartean lehiatzen ari diren edo lehiatu nahi duten osagai teknologiko handiko enpresa industrialentzat.

Etorkizuneko apustua
Ikertzaileak
Ikerketa eta garapen zentro propioak
Asmakuntza patenteen familiak
Mondragon Unibertsitateko ikasleak
I+G proiektuak Europako lankidetzarekin
Ikerketa eta garapen zentro propioak
Asmakuntza patenteen familiak
Zentro teknologikoak eta enpresen I+G unitateak
IK4-IDEKO Zentro teknologikoa, makina-erremintan espezializatua.
IK4-IKERLAN Ikerketa zentroa, sistema txertatu, potentziako elektronika, mikroteknologia, energia, mekatronika eta fabrikazio aurreratuan espezializatua.
IK4-LORTEK Zentro teknologikoa, lotura prozesuetan espezializatua.
AOTEK Automatizazio eta optikako teknologiak garatzeko unitatea.
CIKATEK Material polimerikoen multzo eta osagaien garapen eta ikerketan espezializatutako unitatea.
CS CENTRO STIRLING Etxearen inguruneko energia iraunkorrei zuzendutako zentroa.
EDERTEK Fundizio prozesuetan espezializatutako unitatea..
ETIC-INNOVATION CENTER Cloud computing berrikuntza zentroa.
ISEA Enpresa zerbitzu aurreratuen berrikuntzarako zentroa.
KONIKER Konformazio eta muntaketa prozesuetan espezializatutako zentroa.
LEARTIKER Polimeroen teknologian eta elikagaien teknologian espezializatutako zentroa.
MIK Enpresa kudeaketari buruzko ikerketa zentroa.
MTC-MAIER Termoplastikoz fabrikatutako Automobilgintzako multzoen eta osagaien garapen eta ikerketan espezializatutako zentroa.
ORONA EIC Jasokuntzan espezializatutako zentroa.
ULMA PTC Zentro teknologikoa, ontziratze eta enbalatze teknologien esparruan.