referencia industrial a nivel europeo

INDUSTRIA ERREFERENTZIA EUROPA MAILAN

GARAIA kokatuta dagoen eskualdea Europako industri kontzentraziorik handienetakoa da, enpresa eragileekin, zeinak puntakoak baitira hainbat jarduera sektoretan, nazioartekotze eta aurrerapen teknologikoko maila altuarekin.
.

referente cooperativo a nivel mundial

MUNDU MAILAKO ERREFERENTE KOOPERATIBOA

Debagoieneko eredu kooperatiboaren ezarpen maila handiaren ondorioz, eskualdea nazioarteko erreferente bihurtu da enpresaren erantzukizun sozialari dagokionez, eta, horrenbestez, balio gizatiarragoak dituen komunitate bat sortu da, lanaren bitartez eraldaketa soziala bultzatzeko.

entorno universitario

UNIBERTSITATEAREN INGURUNEA
.

Mondragon Unibertsitatea (MU), industriarekin duen hurbiltasunagatik da ezaguna, eta Enpresa, Ingeniaritza, Gastronomia eta Hezkuntza eta Ikus-entzunezkoen fakultateen bitartez, inguruneak eskatzen dituen gaitasun eta ezagutzetan prestatutako pertsonak ematen dizkio GARAIAri.

alta capacidad tecnológica

AHALMEN TEKNOLOGIKO HANDIA

Balio erantsi handiko ekosistema bat edukitzeko puntako zentro teknologikoak behar dira, dituen beharrak asetzeko. Ekosistema honetan dauden 9 zentro teknologikoak punta-puntakoak dira Europako maila teknologikoari dagokionez, eta ekosistemaren potentzial handiaren erakusle dira.

áreas de especialización

ESPEZIALIZAZIO ARLOAK

Makina-erreminta, etxetresna elektriko eta automobilgintzaren sektoreetako enpresen kontzentrazio handiaren ondorioz, GARAIA inguruneak lehen mailako jakintzak garatu ditu mekatronika, fabrikazio aurreratu, Big Data eta material berrien eremuetan, eta ekosistema ezagutza arlo horien erreferente bihurtu da.

red de colaboradores

LANKIDETZA SAREAK

Ekosistema bermatzen duten zutabeetako bat da loturak sortzeko gaitasuna duela, enpresen, zentro teknologikoen, unibertsitatearen eta berrikuntza proiektuetan parte hartzen duten gainerako eragileen artean. Nazioarteko hainbat saretan presente egonik, erregionalaren eta globalaren arteko loturak sortzen laguntzen du.