Amaitu da Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz ekimena (E3!).

Hauxe da zure I+G proiektuak planifikatzeko unea.
12 June, 2019
Talentua erakartzeak sortzen duen kezka eztabaidagai Garaian.
20 June, 2019

Amaitu da Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz ekimena (E3!).

Duela gutxi amaitu da Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz ekimena (E3!), lau urtez ISEA S.COOP.ek gidatu duena, GEP-MUrekin lankidetzan.

E3! proiektuaren abiapuntua izan zen Debagoienean giza kapital handi bat zegoela egiaztatzea, langabezian zeuden gazteek osatua, zeinek prestakuntza tekniko eta unibertsitario handia baitzuten, esperientzia ekintzaileak protagonizatzeko modukoak.

Pertsona horiei, Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimenak hemen parte hartzeko aukera eman die…:

  • Prozesu egituratu bat, egingarritasun teknikoaren eta merkatuaren ebaluaziora zuzenduta…
  • Enpresek aurkeztutako proiektuak, epe laburrera negozio aukerak sortzera orientatuak.
  • Oinarrizko teknologikoko ekintzailetza proiektuen bitartez gauzatzeko modukoak.
  • Langabezian egonik kualifikazio tekniko handia duten gazteek protagonizatuta.  
  • Konpetentzia espezifikoak eskainiko dituzten gazteak, erronka teknologiko bati edo merkatuko erronka jakin bati erantzuteko.

E3!-k eragin duena izan da prozesu sinergiko eta egituratu baten esparruan elkartu egin direla gazte tituludunen jarduera ekintzailea eta Debagoieneko enpresen ekintzailetza prozesuak.

Horretarako, Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!) Proiektuak prestakuntza-ikaskuntza prozesu antolatu bat eskaintzen zuen, baita ere belaunaldien artean ezagutza transferitzeko prozesu bat, ekintzailetza sustatzeko testuinguru batean aplikatuta, gazte langabeak laneratzeko eta profesionalki garatzeko.

E3! Proiektuaren kolektibo hartzailea gazteak ziren, hezkuntza edo prestakuntza sistemetan integratu gabe eta langabezian zeudenak. Zehazki, E3! Proiektuaren onuradunek bete behar zituzten baldintzak hauek ziren:

  1. 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago edukitzea Gazte Bermerako Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emateko eskaera egiteko unean.
  2. Eskaria aurkezteko eguna baino 30 egun natural lehenago lanik egin ez izana.
  3. Unibertsitateko edo lanbide heziketako erdi edo goi mailako zikloko titulu ofizial bat edukitzea.

E3! Proiektuak bereziki azpimarratzen zuen emakumeen ekintzailetzaren sustapena, kontuan hartuta denok aitortzen dutela emakumeek, oro har, gizonek baino joera gutxiago izan ohi dutela negozio berriei ekiteko. Ondorioz, oinarrizko helburu moduan ezarri zen E3! Proiektuan inplikatutako emakume ekintzaileen kopuruak erraz gaindituko zuela partaidetza totalaren %40.

(E3!) Proiektuak berrikuntza soziala bultzatzeko planteamendu berritzaile bat zekarren, inguruan aurrekaririk ez zuena, prestakuntza-ikaskuntza prozesu antolatu bat eskaintzen baitzuen, baita ere belaunaldien artean ezagutza transferitzeko prozesu bat, ekintzailetza sustatzeko testuinguru batean aplikatuta, gazte langabeak laneratzeko eta profesionalki garatzeko.

E3! Proiektuak ekarpen esanguratsua egin du Euskadiko gazteen ekintzailetzarako prestakuntzan, balorizazioan eta zabalkunde sozialean, honako esparru hauetan:

  • Gazte langabeen gaitasunak eta konpetentziak hobetzea, belaunaldien arteko transferentzi prozesu baten eremuan, pertsona seniorrei protagonismoa emanez enpresetan proiektuak egiteko tutore moduan.
  • Gazte langabeen artean kultura ekintzailea sustatzea, balio hauek sustatuz: Berrikuntza, sormena, arriskuak hartzea, jakin-mina, espiritu ekintzailea, porrota onartzea, etab.

Oro har, egindako lau edizioetan, E3! Proiektuak 60 lagun baino gehiago hartu ditu. Praktikan, parte hartzaileen 2/3k lortu zuten lan merkatuan sartzea proiektuko parte hartzea amaitu eta sei hilabetera. 

Dagoeneko esan denez, E3! Proiektuak tratamendu berezia eman nahi zuen emakumeen ekintzailetza bultzatzeko. Amaieran, E3! Proiektuan emakumeen partaidetza %47 baino gehiago izan da, hasieran ezarritako helburuaren gainetik.

Modu osagarrian E3! Proiektuak zera ahalbidetu die ekimenean parte hartu duten 50 enpresa baino gehiagori:

  • Talde sustatzaileek egingarritasun teknikoari eta merkatukoari buruz egindako ebaluazioaren azterketaren emaitzak eskuratzea.
  • Joera ekintzailea duten pertsonak identifikatzea, euren erakundeetan sartu daitezkeenak, Ekonomia Sozialeko enpresa proiektu berriak protagonizatzeko lider moduan.
  • Negozio berrietarako aukera esparruei buruzko gaitasun prospektiboa bultzatzea.
  • Baliabiderik ez edukitzeagatik (pertsonak, denbora…) geldituta zeuden proiektuak berraktibatzea.

E3! Egitasmoaren etorkizuneko iraunkortasuna GEP-MUk bermatzen du, prozesuan zehar lortutako esperientzia eta ezagutzaren aplikazioaren bitartez, bultzatuz prestakuntza arautua eta etengabea, ikerketa eta ekintzailetzaren sustapena unibertsitatearen esparruan. Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) egitasmoa Europako Gizarte Funtsak finantzatu du, EAEko 2014-2020 Gazteen Enplegurako Programa Operatiboaren bitartez, zeina Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen baitu.