Hauxe da zure I+G proiektuak planifikatzeko unea.

M4.0 proiektua instalazioen mantentze aurreraturako.
12 June, 2019
Amaitu da Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz ekimena (E3!).
18 June, 2019

Hauxe da zure I+G proiektuak planifikatzeko unea.

I+Grako laguntza programa publikoek aukera ematen dute enpresek egin behar duten ahalegin ekonomikoari partzialki aurre egiteko.

Aitzitik, Administrazio Publikoak gero eta zorrotzagoak dira, eta programa horiek tresna sofistikatuak dira, gaiari buruzko ezagutza aditua eskatzen dutenak. Horregatik, batzuetan, enpresek ez dute lortzen programa horietara aurkeztu ahal izateko egiten dituzten ahaleginen ordain egokirik. Horrenbestez, EUSTATen arabera:

  • EAEko enpresen %57,0k finantza arazoak izaten dituzte berrikuntza teknologikoa gauzatzeko.
  • Berrikuntza teknologikoa duten enpresen %26,6k baino ez dute jasotzen finantzaketa publikoa.

Arazo horietaz oharturik, ISEAk bere Aholkularitza Zerbitzuak aurkezten ditu, I+G+Bko Finantzaketari buruz. Zerbitzu horiek hainbat administrazio publikoren I+G+Brako laguntzen deialdien kudeaketa lantzen dute:

  • EAEko Administrazioak (Doru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta SPRI)
  • Estatuko Administrazio Orokorra (Ekonomia eta Enpresa Ministerioa, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioa, CDTI, etab.)

Gure lankidetza ereduak bereizten gaitu, kontuan hartuta lankidetzak laguntzak kudeatzeko ziklo osoa hartzen duela:

  • Deialdien jarraipena eta aukeren prospekzioa.
  • Deialdirik egokiena aukeratzea eta eskariaren memoria idaztea.
  • Eskaria telematikoki aurkezteko laguntza.
  • Proiektuen justifikazio tekniko-ekonomikorako laguntza.

Modu osagarrian, ISEAk ikerketarako partzuergoak artikulatzen laguntzen du, arlo teknologikoetan merkatuari buruzkoetan behar osagarriak dituzten enpresak bilatuz, edo proiekturako hornitzaile teknologikoak gehituz (Zentro Teknologikoak, Unibertsitateak, enpresak, etab.).

Gure lankidetza ereduaren oinarrian dago arrakasta gure bezeroekin partekatzea, izan ere, gure gain hartzen dugu gure lanak konpentsaziorik ez izateko arriskua, eskariak ez badu eskatutako laguntza lortzen.

Gure gaitasunak instituzioen ziurtagiria dauka:

  1. ISEA Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Eragile Zientifiko Teknologiko bat da, Eskaintza/Eskaera Bitartekaritzako Eragilearen kategorian.
  2. ISEA Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioko Berrikuntza Teknologikoa Babesteko Zentro Teknologikoen eta Zentro Laguntzaileen Erregistroan inskribatuta dago.
  3. ISEA Onura Publikoko erakunde moduan aitortuta dago, 2008ko azaroaren 26an, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Sailaren eskutik. 

ISEAk jakinarazi nahi du gure ezagutza eta esperientzia partekatzeko prest gaudela, I+G+Baren finantzaketaren esparruan zuen enpresaren emaitzak optimizatzeko helburuarekin, 2018an 72 enpresarekin egin duen bezala.