0-2-800x400
  • 60 erakundek baino gehiagok parte hartu zuen “Enpresen arteko sinergiak bultzatzen” tailerrean, Europako ORHI proiektuaren baitan.
  • Guztira 736 sinergia identifikatu eta 100 B2B bilera baino gehiago egin ziren

 

Joan den urtarrilaren 31n, 60 erakunde baino gehiagotako 75 lagunek parte hartu zuten “Enpresen arteko sinergiak bultzatzen” tailerrean, Calahorran, Europako ORHI proiektuaren testuinguruan.

Tailerraren helburua zen enpresa parte hartzaileei elkarren arteko sinergia potentzialak identifikatzen laguntzea, eta lankidetza hitzarmenak sustatzea, bi aldeen mesedetan, horrela ingurumen inpaktu hobea lortzeko, baita norberaren jarduera ekonomikoan balio ekonomiko handiagoa ere.

Goizean metodologia berritzaile bat erabili zen, enpresek beste enpresa batzuentzat erabilgarri DAUZKATEN baliabideak eta/edo beste enpresa batzuetatik NAHI dituztenak identifikatzeko: enpresa baten azpiproduktuak, beste batek “input” moduan aprobetxatzeko modukoak; gutxiegi erabiltzen diren baliabideak, partekatu daitezkeenak; edo teknologia berritzaileak, konpondu gabeko behar bati erantzuteko edo erantzun bereizgarri hobea emateko.

Goizean agertu ziren sinergia potentzialekin jarraitzeko, arratsaldean enpresek aldebiko bilerak aukera izan zuten, sinergia potentzialetan sakontzeko eta lankidetza hitzarmen posibleetan aurrera egiteko.

Enpresek guztira 275 baliabide jarri zituzten mahai gainean, guztira 736 sinergia potentzial identifikatu ziren eta 100 aldebiko bilera baino gehiago egin ziren.

Prozesuaren hurrengo urratsean, ORHIko taldeak jardunaldiko informazio guztia prozesatuko du, sinergia potentzialak partekatzen dituzten enpresa guztien berri emango die beste enpresei, eta eskatzen dutenei jarraipena emango die, sortu dezaketen balioa gauzatzeko.

Halaber, hausnarketa egingo du jardunaldiaren garapenaren gaineko ondorioei buruz, antzeko tipologiako beste tailer batzuk diseinatzeko, bai inplikaturiko eskualdeen mailan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Errioxa), bai mugaz gaindikoan.

Jardunaldiaren inaugurazioan Errioxako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Berrikuntzako kontseilari Leonor Gonzalezek parte hartu zuen, eta bertan izan ziren baita ere Marina Roncal eta Mercedes Vilches, POCTEFA Programaren Jarraipen Batzordeko Nafarroako Gobernuaren ordezkariak, eta Amaia Armendariz, POCTEFA Programaren Kudeaketa Agintaritzaren Idazkaritza Bateratuko kudeatzailea.

ORHI europar proiektua

Europako ORHI proiektua EAE, Nafarroa, Errioxa, Pirinio Atlantiko, Pirinio Garai, Garona Garai, Ariege eta Ekialdeko Pirinioetako 9 erakundek sustatzen dute, eta bere xedea da nekazaritza eta elikaduraren sektorea Ekonomia Zirkularrerantz bilakatzea, enpresen arteko Sinergiak sustatuz, Irtenbide berritzaileak identifikatuz eta lurralde ezartzen lagunduz. Proiektuko bazkideak dira Saiolan, Azaro Fundazioa, Aclima Basque Environment Cluster, Errioxako Garapen Ekonomikorako Agentzia (ADER), Nafarroako Industriaren Elkartea (AIN), APESA, Baionako Merkataritza eta Industria Ganbara, Estia eta Coop.de France Occitanie.

INTERREG-POCTEFA 2014-2020 programa

ORHI proiektua INTERREG-POCTEFA 2014-2020 programaren bigarren deialdiarekin finantzatzen da; Europako lurralde lankidetzako programa hori Espainia, Frantzia eta Andorra arteko mugako lurraldean garapen iraunkorra sustatzeko sortu zen, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren esparruan (FEDER). Proiektuaren izenak berak, ORHI, proiektuak duen mugaz gaindiko erronka islatu nahi du.

About the author