Garaia Sariak 2018

Joan den abenduan egin zen “2018ko Garaia Sariak” banatzeko ekitaldia, Arrasateko Parke Teknologikoaren Gabonetako jaiaren esparruan.

Garaia Sariak tradizio gaztea dira, baina denbora gutxian finkatu egin da Arrasateko parke teknologikoaren ingurunean. Proposamenaren bitartez pertsonen eta enpresen lana eta jarduera errekonozitu nahi da, Garaia ekosistema aktibo eta ekintzaile bihurtzen dutelako.

2018ko edizioko saridunak izan dira Mikel Hernando eta Asier Vara, Onenpro enpresakoak, eta Bego Goitia eta Irune Mateo, Diseimedia publizitate agentziakoak (Bi-Komunikazioa), hainbat baliotan bermatutako egikera bat aitortzeko, horien artean egonik borondatea, esfortzua, saiatzea eta, batez ere, ilusioa, balio horiek guztiak lehentasunezkoak baitira enpresa proiektu berriak sortu eta garatzeko.

 

ONENPRO, ibilbide ekintzaile baten errekonozimendua.

“Nekaezinak”, horrela definitu zituen Saiolan SAko Angel Mari Etxabek, zeinak pertsonarik dinamikoenaren 2017ko saria jaso baitzuen.

Onenpro software ingeniaritzan eta Interneteko teknologietan espezializatutako enpresa bat da. Garapen informatikoaren sektorean, oro har, eta bereziki web softwarearen garapenean esperientzia handia duten profesionalek osatzen dute.

Eboluzioaren eta ekintzailetzaren adibide argia, 2009an Saiolan inkubagailuan euren ibilbideari ekin ziotenetik.

 

DISEIMEDIA, parte hartzea, inplikazioa eta dinamismoa.

Enpresa ideal bat parkerako. Inplikazioa eta enpresen arteko elkarlana gauza natural bihurtzen duen jendea, pertsonen eguneroko jardueraren parte izateraino.

Diseimediak komunikazio profesionala eta sormenezkoa eskaintzen du, tratu pertsonalizatu baten bitartez, eta irtenbide errealistak proposatzen ditu, negozio zehatz bakoitzaren beharretara egokituta.

Eratu zenetik, Garaia ingurunetik sustatutako egitasmo ugari kudeatzen eta garatzen parte hartu du.

About the author