markus-spiske-1142262-unsplash

Lekua: PT Garaia

Eguna: Maiatzak 28

Ordutegia: 09:00 – 11:00

Prezioa: Doan

Aurkezpena

Enpresarientzat, izan gerenteak zein menpeko arruntak, autolidergoa funtsezkoa da. Proiektu baten arduradun moduan, daitekeena da zure lana gutxi ikuskatzea edo inork ez ikuskatzea, hau da, zeure helburuak zehazteko gai izan behar duzu, eta zure buruan eragiteko gai izan behar duzu, plan horiei jarraipena emateko.

Horrez gain, beheko maila bateko enplegatua zaren heinean, inoiz ezin zara seguru egon zure karreran zehar nolako kudeaketa eredua ezagutuko duzun. Aurkitu dezakezun lidergoaren bitartez zeure lidergoa erakusteko gauza izan behar zenuke.

Autolidergoak lagundu egiten du pertsona proaktiboa izan dadin, diziplinatua, eta erabakiak modu independentean hartzeko gai. Ezaugarri horren esanahia oso barneratuta ez duten pertsonek joera izaten dute euren burua ez dutela kontrolatzen sentitzeko; askotan ez dute ikuspegi argirik izaten, eta erraz itotzen dira.

Helburuak

Jardunaldiaren helburua da autolidergoaren oinarrizko alderdiak indartzea, pertsonengan zein taldeengan.

  • Pertsonen autolidergoa: kontzientzia piztea, indarguneak eta besteengandik bereizten nauten benetako alderdiak aurkitzea, horietan oinarritu behar baitut nire lidergoa, ulertu behar baitut aldaketa nigan dagoela.
  • Taldeen autolidergoa: helburu komuna aurkitzea (egiazki), eta ulertzea zergatik den hain zaila horren arabera jokatzea. Bidearen jabea izatea.

 

Egitaraua

Kontzeptuak azaltzeaz gain, gure oinarria dinamika inspiratzaile bat izango da, helburu komuna bilatzea zer den ilustratzeko (dinamikaren parte hartzaileei proposatuz), eta gurekin egongo den enpresak bere esperientziak azalduz.

 

Metodologia

Esperientzia errealak azalduko dira, Gasteizko Mercedes Benzen pertsonen garapeneko teknikari Monica Santolaya gonbidatuaren eskutik.

  • “Mercedeseko Maisuentzako programa. Lidergo kontzientea”: 2011z geroztik LKS Mercedesen garatzen ari den programa, taldeburu izatetik Maisu izatera igarotzen diren pertsonentzat (euren menpe 100 lagun inguru dituzten bitarteko karguak). Urteotan 80 lagun inguruk parte hartu dute.
  • “Talde bat garatuz barne eta kanpo kofazilitazioaren bitartez”: Lantalde bat garatzeko esperientzia kofazilitazioaren bitartez, hau da, garapenerako tailerra dinamizatzen parte hartu dute kanpoko pertsona batek (LKSko Silvia Carreras), kanpoko begirada eskaintzeko, eta Mercedes barruko Monica Santolayak, barruko begirada eskaintzeko. 2019ko lehen hiruhilekoan garatu dugu.

Hizlaria

Silvia Carreras; Gizarte Laneko diplomatua eta Laneko  Zientzietako lizentziatua; horrez gain, Bitartekari eta Coach profesionalaren ziurtagiria du, baita Lego Serious play metodologiarena ere.

Profesionalki hobetzen jarraitzea bere lanbidearen berezko zera ezaugarria da, eta, horrenbestez, laneko zereginak eta etengabeko prestakuntza uztartu ditu, komunikazioa, teknika aktiboak, erakundeen konstelazioak edo neurolinguistika birmoldatuko programazioa landuz.

Bere ibilbide profesionalaren lehen zatian (10 urte), gizarte langile eta hezitzaile lanetan aritu da hainbat erakundetan, gizartetik baztertzeko arriskuan zeuden kolektiboekin.

Eta azken 15 urteetan pertsonen eta taldeen garapenean jardun du, lan gatazketan bitartekaritzan jarduteaz gain; gaur egun, LKSko pertsonen garapeneko taldeko aholkulari seniorra da.

Silvia Carreras

Facebook
Twitter
LinkedIn

About the author