Asier Lopez de Guereño 2

Lekua: PT Garaia

Eguna: Maiatzak 21

Ordutegia: 09:00 – 11:00

Prezioa: Doan

Aurkezpena

Bai lantalde naturalak bai proiektuak garatzeko sortzen direnak funtsezkoak dira erakundeen funtzionamenduaren barruan. Horietan islatzen dira erakundearen estiloa, efikazia, osasuna eta potentziala.

Enpresak lantaldeak behar ditu, zereginak bete eta makatua helburuak betetzeaz gain, zutabe izan daitezen aukera berriak sortzeko, hobetzeko arloak identifikatzeko, konpromisoa sustatzeko eta proiektuen iraunkortasuna bilatzeko, pertsonak zein prozesuak zainduz.

Helburuak

Taldekideen arteko interakzioa erraztuko duten metodologia eta tresnak aurkezten dizkizuegu, helburu konpartituetan bat eginda. Ohiturak, jarraibideak eta baliabideak barne komunikazioa eta koordinazioa hobetzeko.

 

Egitaraua

  • Gure taldeen lana noraino da eraginkorra?
  • Gure pertsona eta taldeen potentzial guztia lortzen dugu?
  • Zenbateraino zaintzen dugu taldeen osasuna eta efizientzia?

Hizlaria

Asier Lopez de Gereño; hezkuntzaren, eliteko kirolaren eta enpresa kudeaketaren arloetan esperientzia sakona lortu ondoren, Asierrek aholkularitzara zuzendu du bere proiektu profesionala, erakundeak prestatzera, pertsonekin zerikusia duten gaietan.

Lidergoa, gerentzia eta zuzendaritza taldeak, ikuspegi estrategikoa, talde lana, kultura eta lan giroa, lankidetza bidezko negoziazioa, komunikazioa, etab., horiek dira bere ohiko garapen esparruak, eta horien artean nabarmentzen dira gatazken kudeaketa, kontsultore prestatzaile moduan zein zuzeneko interbentzioetako bideratzaile moduan, ekintza planen bitartez.

Asier Lopez de Guereño 1

Facebook
Twitter
LinkedIn

About the author