_DSC9151 2

Lekua: PT Garaia

Eguna: Maiatzak 14

Ordutegia: 09:00 – 11:00

Prezioa: Doan

Aurkezpena

Taldeei buruz ari garenean, guztiontzat argi dagoen helburu komun bat duen giza sistema batez ari gara, oinarri sendo batean bermatutako egitura batekin, zeinean norberak badakien zein rol jokatzen duen eta horrek taldearen prozesuetan duen garrantzia, denek dakite zein den xedea, eta, garrantzitsuena, badakite egiten ari direna zertarako egiten ari diren.

Aurreko guztiagatik, lantalde batek bere helburuak ezagutzen baldin baditu eta bere bidea horietarantz bideratzen baldin badaki, norabidea zehaztuz, elkar ezagutuz, eraginkortasunez komunikatuz, elkarri entzunez eta bideak diseinatuz, kirolariek bezala, emaitza onak besterik ezin da jaso.

Kirolariek, fisikoki prestatzeaz gain, mentalki ere prestatu behar dute, horrela, organismo osoak, erabateko koherentziarekin, helburu berbererako lan egin dezan, hau da, arrakasta lortzeko, betiere barne orekatik abiatuta, zeina kanpoan ere agertuko baita.

Helburuak

Hitzaldiaren xedea da ulertzea nola enpresaren mundua kirolaren antzeko  mundu batean mugitzen den, eta, ondorioz, sistema batean arrakasta lortzeko erabiltzen diren estrategiek beste sisteman ere funtzionatzen dutela.

Kirol mailan –taldean zein kirolari indibidualetan– eta enpresa mailan gertatzen denaren arteko analogia egiten da.

 

Egitaraua

  • Aurkezpena
  • Zer da kirola eta zer da enpresa?
  • Kirolaren eta enpresaren arteko analogia
  • Sistema bat gara
  • Sistemaren etapak
  • Emozioak X ardatzean eta Y ardatzean
  • Jokoaren logika kirolean
  • Jokoaren logika enpresan
  • Kasu praktikoak eta adibideak

 

Metodologia

Joseba del Carmenen kirolari profesional moduan duen esperientziatik abiatuta, Jokoaren Logikaren metodologian oinarrituta, beharrezko tresnak eskaintzen ditugu talde batek kontzientzia har dezan nondik ari den lanean, eta norantz zuzendu nahi dituen bere helburuak eta hori lortzeko egiazki zer ari den egiten.

Hori guztia, betiere, Jokoaren Logikatik abiatuta, non bizitza den joko honetan jokatzen baitugu, gertatzen zaigun gauza bakoitzaren atzean dagoen logika aurkituz eta, aurkitzen goazen heinean, arrakasta lortuz.

Hizlaria

Joseba del Carmen, kirolari profesionala eta ekintzailea, etengabe aldatzen, hazten eta ikasten. Trebetasun sozial handiko komunikatzailea; ekintzatik abiatuta, helburura bideratutako talde lana.  Taldeei lotutako lidergo pertsonala.

Kiroleko coaching esperientzian hainbat erakunde eta kirolarirekin aritu da, horien artean egonik Abelardo “Pitu” Fernandez (futbol entrenatzailea), Adam Hanga (saskibaloia), Jon Rahm (golfa), Deportivo Alaves (futboleko 1. taldea) eta Baskonia (saskibaloiko 1. taldea) besteak beste. Halaber, enpresaren arloan, hainbat enpresarekin egin du lan, hala nola LagunAro, Grantia capital, Latham and watkins, BNI eta Igge academyrekin.

Joseba del carmen 1

Facebook
Twitter
LinkedIn

About the author