Absentismo

Lekua: PT Garaia

Eguna: Maiatzak 7

Ordutegia: 09:00 – 11:00

Prezioa: Doan

Aurkezpena

Randstandek Euskal Autonomia Erkidegoko absentismoari buruz egin berri duen azterketa baten arabera, 50.000 langile ez dira lanera joaten, eta horietatik 15.000 justifikatu gabeko arrazoiengatik egiten dute. Datuak egundokoak dira.

Osartenek erakundeetako absentismoaren inguruan duen esperientziatik abiatuta, beharrezkoa da enpresa kultura aldatzea. Lanpostuan ez egotea inoiz ez da gauza normaltzat jo behar.

Erakundeen barruan edonolako kultura aldaketa bat lortzeko, bi ardatz nagusitan eragin beharra dago: Araua eta Kontzientzia.

Enpresa askok ezagutzen dute teoria dagoeneko eta badaki zer egin euren erakundeetan absentismoa murrizteko. Beste konpainia batzuek, ordea, ez dute denborarik ezta beharrezko baliabiderik ere jarraibide horiek martxan jartzeko.

Horregatik guztiagatik, jardunaldian azalduko den prozesuan Presentzia Optimizatzetik Presentzia Kudeatzera igaroko da.

Helburuak

  • Absentziak kudeatzearen fenomenoa ezagutzea.
  • Absentziak nire enpresan duen eragina ezagutzea.
  • Nire enpresan zer egin dezaket?

 

Egitaraua

  • Absentzien definizio bateratua.
  • Absentzietan inplikatuta daudenak.
  • Absentismoaren oinarrizko araudia.
  • Enpresarentzat duen kostua eta kudeaketan duen eragina.
  • Absentzien kudeaketa lan giroaren termometro moduan.
  • Absentziak kudeatzeko funtsezko kontzeptuak.

 

Metodologia

Tailerra esperimentala izango da, dinamikoa eta parte hartzailea:

  • Praktikoa
  • Banaka zein taldeka, hainbat adibide eta dinamika praktiko landuko dira, absentzien kudeaketari buruz kontzientziatzeko helburuarekin.

Hizlaria

Iñigo Garatxena, Lan Harremanetako diplomatua Euskal Herriko Unibertsitatetik, Laneko Zientzietako lizentziatua Errioxako Unibertsitatetik eta MBA Bartzelonako Unibertsitatetik.

20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka Giza Baliabide zein Laneko Arriskuen Prebentzioko multinazionalen aholkularitzan, lurralde zuzendari, eragiketen zuzendari eta zuzendari komertzial lanetan, Industriaren sektorean zein Garraioarenean.

Gaur egun Osasun eta Ongizate Arloko zuzendaria da Mondragon Taldean Segurtasun eta Osasun Zerbitzuetan espezializatuta dagoen Osarten kooperatiban.

Bere bezeroen artean hainbat sektoretako enpresak daude, horien artean industria, zerbitzu, garraio eta finantzetakoak; erakundeetan Absentismoaren Kudeaketa eraldatzeko, Absentzien Kudeaketara zuzendutako ikuspegi batekin, pertsonen kudeaketan eta bitarteko arduradunen funtsezko rolean oinarrituta, aldaketaren ezinbesteko ardatz moduan.

Iñigo Garatxena

Facebook
Twitter
LinkedIn

About the author