software

Joan den urriaren 25ean, 2aCAD Global Groupetik webcast online bat aurkeztu zen produktuaren diseinu eta fabrikazioari buruz. Zehazki, txapa optimizazioaren eta ebaketaren gaian sakondu zen, Autodesken Produktu Diseinuaren eta Fabrikazioaren Collectionekin.

Webcastean honako gai hauek landu ziren:

  • Nesting aukerak txapan.
  • Ebaketa makinetarako abiada Nesting Utility eta HSM bidez.
  • Produktuaren diseinu eta fabrikazioko Collectionen lan fluxua.

Nesting terminoa (edo habiaratua) bat dator txapazko piezak, ebaki aurretik, gure xafletan kokatzeko modurik efizienteenarekin, alferrik galtzen dena ahalik ea gutxien izateko eta, beraz, produktibitatea handitzeko. Hain zuzen ere, txapa habiaratzeko Autodesk Nesting softwareak, zeina Autodesken Produktu Diseinuaren eta Fabrikazioaren Collectionen sartu den, alferrik galtzen den materiala optimizatzea ahalbidetzen du.

Gainera, Autodesk Inventorrekin integratuta dago, eta, ondorioz:

  • AnyCAD teknologiaren bitartez, piezak edo modelatutako ahokadurak gehitu daitezke Inventorren edo erreferentziatuetan. Autodesk Nestingek DXF 2D produktuak inportatzea ahalbidetzen du.
  • Habiaratzeko azterketa egiteko erabili diren Inventerreko piezen eta ahokaduren jatorrizko CAD modelorako lotura mantentzea. Aldaketak egiten badira, Autodesk Nestingek automatikoki eguneratzen ditu dauden azterketak, egindako aldaketa oro geometrian islatzeko.
  • Materialaren propietateak automatikoki itzultzea Inventor modelotik, edo materialak definitzea habiarazteko ingurune batean.
  • Habiaratzeko azterketaren zati bakoitzaren lehentasuna ezartzea, eta geometria txikiagoak definitzea betegarri moduan.
  • Habiaratzeko azterketak HSMn erabili daitezke, makinaketa egiteko.

Gehiago jakin nahi baduzu Autodesk Collection eta bere lan fluxuaren bidez piezak optimizatu eta ebakitzeari buruz, aurkezpenaren grabazioa ikusi dezakezu esteka honetan:

About the author