kym-ellis-391585-unsplash

Ardoari lotutako ekonomia aztertu eta garatzea eta, Lurraldearen garapen sozioekonomikorako motorra den heinean,  Arabako Errioxaren kokapena hobetzea, hori da LKS NEXTek hartu duen konpromisoa, Arabako Foru Aldundiarekin batera.

Proiekturako, datozen hilabeteetan hainbat arlotako profesional eta espezialisten talde zabala behar da, eta dedikazio handia. Eta baldintza hori beteko dute LKS, S&Fren eta Deustuko Unibertsitatearen artean ezarritako aliantzaren bitartez.

Arabako Errioxako eskualdearen kontakizun estrategiko bat sortuko da, esparrua izango dena hainbat helburu partzial betetzeko, esaterako, jarduera publikoak eta pribatuak modu integralean garatzeko, Arabako Errioxaren bikaintasunaren kokapena definitzeko nazioarte mailan eta eremu guztietan, eta Arabako Errioxaren izendapenaren eredu propio bat aztertzeko, nazioartean hobeto txertatzeko ahalmena izan dezan, indarrean dagoen legediaren baitan.

“Ardoari lotutako ekonomiaren analisia eta garapena. Arabako Errioxa lurraldearen garapen sozioekonomikoaren eragile moduan kokatzea”, Arabako Foru Aldundiak bultzatua. Xedea da Arabako Errioxa nazioarteko bikaintasunean osotasun moduan kokatzea, ahalik eta kontsentsurik eta parte hartzerik handienarekin, eta aterako den planak 5-6 proiektu estrategiko izango ditu, zeinek ahalmen eraldatzailea izan beharko duten, eta gobernantza eredu jakin bat.

Joan den irailaren 14an, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek ongietorria egin zien, Guardian, Arabako Errioxa Sustatzeko Foroa osatzen duten 50 lagun baino gehiagori. Foro horrekin batera, parte hartzeko beste bide batzuk ere jarri dira martxan, hala nola Batzorde Zuzendaria, eta aurreikusita dago, baita ere, galdetegi bat egitea, eta elkarrizketa ugari Arabako Errioxako Ardoaren Klusterrari lotutako eragileei, turismo eta ondareari eta hezkuntzari lotutako eragile, profesional eta adituei, eta eragile sozialei eta instituzionalei.

Prozesuan inplikaturiko eragile sozioekonomiko publiko eta pribatuen artean daude, Foru Aldundiaz gain, hainbat departamenturen bitartez, Eusko Jaurlaritza, HAZI, Basquetur, Arabako Errioxako Kuadrilla, Landa Garapeneko Elkartea, udalak,  Ikaslan Araba, Euskal Herriko Unibertsitatea, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea, ABRA, ARAEX, SEA enpresa elkartea, Merkataritza Ganbera, UAGA, bodega eta enpresa osagarri ugari, turismo enpresak, ikastetxeak eta eskualdeko elkarteak.

Proiektuan aurreikusita dago nazioarteko esperientzia arrakastatsuak aztertu eta analizatzea, alternatiba estrategikoak identifikatzeko, ondoren jarduera plan integral bat diseinatzeko, ardoari lotutako etorkizun ekonomiko baten oinarriak jarri ahal izateko eta Arabako Errioxa Arabako lurraldearen eragile sozioekonomiko moduan kokatu ahal izateko.

Praktika onen erreferente moduan aztertuko diren nazioarteko esperientzien artean daude Borgoina, Bordele, Mendoza, Toscana, Napa Valley, etab. Halaber, ardoaren merkatuko nazioarteko adituen ikuspegia ere hartuko da kontuan, Arabako Errioxako Markaren kokapenaren egiazko ezaugarriak identifikatzeko.

Abiarazi den proiektua esleitu eta martxan jarri eta gero, hilabete batzuk itxaron beharko da Arabako Errioxaren eta bere markaren kokapenaren diagnostikoaren lehenengo fasearen emaitza ezagutzeko. Oinarri horretatik aurrera, aurreikusita dago kontakizun eta ikuspegi partekatu bat sortzea Arabako Errioxari eta bere markari buruz, markoa izan dadin jarduera plan bat diseinatzeko, ondoren landu beharreko proiektu zehatzak identifikatu eta definitzeko eta gobernantza eredu bat martxan jartzeko, plan hori tresna betearazlea izan dadin.

About the author