Imprimir

Konpainiek elkarrekin aritzea erabaki dute, euskal kooperatibaren automatizazio soluzioak tren fabrikatzailearen prozesu produktiboan sartzeko. 

CAF Taldearen CAF Miira dibisioak –tren sektorerako errodamenduak eta loturen fabrikazioan espezializatua– eta Mondragon Korporazioko ABANTAIL S.COOP. konpainiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, fabrikatzailearen prozesu produktiboan kooperatibaren automatizazioko soluzioak txertatzeko.

Zehazki, hitzarmenean sartzen da CoDI softwarea integratzea; hasieran IK4-Ikerlan zentro teknologikoak diseinatutako konfiguratzaile tekniko bat da, ondoren haren spin-off ABANTAIL S.COOP.ek optimizatua, CAF Miira konpainiak eskaripean hornitzen dituen soluzioak diseinatzeko prozesua automatizatzeko.

Produkzio sisteman integratuta, produktu-prozesuaren konfiguratzaileak ahalmena dauka piezak fabrikatzeko behar den dokumentazioa emateko.  ABANTAIL S.COOP.en webgunean softwareari buruz ikus daitekeen informazioaren arabera, soluzio hori bereziki baliagarria da eskaripeko produkzio prozesuetan.

Lankidetza hitzarmenaren lehenengo urratsa izango da beharrezko parametroak programan sartzea, hau da, ezagutza ematea, beste alderdi batzuen artean, prestatu ahal izan ditzan modelo zehatzak, fabrikazio planoak, erabili beharreko materialen zerrenda eta dokumentazio teknikoa.

Kooperatibak baieztatu duenez, besteak beste, sistemak murriztu egiten ditu produktuak diseinatu eta entregatzeko denborak, eta horrek, aldi berean, eskari gehiagori erantzuteko ahalmena handitzen du.

ABANTAIL S.COOP. enpresaren misioaren oinarrian zerbitzuen komertzializazioa eta salmenta daude, Diseinu Egokitzaileko prozesuak eta sistema diseinatu eta ezartzeko, enpresei laguntzeko “Masako Pertsonalizazioko” estrategiak gauzatzen, lehiakortasuna industriala hobetzeko tresna gisa. Jarduera hori, hein handi batean, produktuak konfiguratzeko software tresnen garapenean oinarrituta dago. Jardueraren beste adar garrantzitsu bat neurrira egindako softwarearen garapena da, konfiguratzailea bezeroen kudeaketa eta fabrikazioa sistemetan txertatzeko.

About the author