EZ GALDU GARAIAKO NOBEDADEAK!

Successful young Caucasian businesswoman writing or drawing something on blank glass screen with tip marker

“Topaketa, interakzio eta integraziorako espazio-ekosistema bat, non aukera berriak sortzen diren. Berrikuntza faktore estrategiko eta lehiakor bihurtzen duen jokaleku bat, garapen enpresariala eta soziala helburu”

Egitasmo publiko-pribatua da, eta bere eragileak da MONDRAGON Korporazioa, Mondragon Unibertsitatearen, Ikerlanen eta zentro teknologikoen ezagutza zientifikoaren babesarekin, eta maila goreneko erakunde publikoen laguntzarekin.

Industri sare emankorra eta tradizio berritzailea duen eskualde batean kokatuta, GARAIA Berrikuntza Guneak enpresen, zentro teknologikoen eta unibertsitatearen arteko harreman gurutzatuak sustatzen ditu, eta, ondorioz, ingurune ezin hobea da oinarri teknologikoa duten enpresa berriak zein negozio ideiak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileak bertan kokatzeko.

Helburuak

  • Ezagutza sortu eta transferitzea: Unibertsitatearen eta zentro teknologikoen laguntzarekin.
  • Produktuak eta negozioak eraldatzea: Sustapen zentroekin.
  • Enplegu kualifikatua sortzea: Inguruko enpresekin lankidetzan.
  • Aberastasuna sortzea: Zentro teknologiko, enpresa eta sustapen zentroekin.
Bazkide Sustatzaileak
Mondragon
Sprilur
Arrasateko  Udala
Gipuzkoako  Foru  Aldundia
Eusko  Jaurlaritza